Franco Berardiren (Bifo) arabera, “kableatu kognitibo” itzela jasaten ari gara. Gure garuna berriro formateatua izaten ari da teknologia berrien komunikazio konektiborako exijentzien arabera. Hala, orain garrantzitsuena da mezuak deszifratzen jakitea, aurretiko kode bat erabiliz.
Gaur egun esanahia ez da sorkuntza bat, berezitasun bat edo bibrazio bat, baizik eta truke funtzional bat, formatu estandarrean.
Zenbat eta abstraktuagoa, orduan eta azkarragoa. Zenbat eta azkarragoa, orduan eta automatikoagoa.
Biforen arabera, hori da gure ondoezaren arrazoia. Infoesfera (zeinuen trukearen esfera) azkartzen ari da. Gure gorputzak ez dauka denborarik informazioak prozesatzeko arreta jartzeko. Hori dela eta, automatikoki erantzuten du.
Azkarrago. Arreta eta afektuentzako denbora gutxiago. Ez ditugu besteak sentitzen, proiektatu egiten ditugu. Ukimenik gabeko irudiak; kasurako, pornografia. Bakardadea. Depresioa. Kolapsoa.
Franco Berardi (Bifo) filosofoa da eta aktiboki parte hartzen du Italiako mugimendu autonomoetan, 70eko hamarkadatik. Bere azken liburuan, Fenomenología del fin izenekoan, gaur egungo “mutazio antropologikoa” deskribatzen du: teknologia digitalek gure pertzepzioan eta sentsibilitatean duten eragina.