Mundu osoan 160 milioi pertsonak entzuten dute ingurumen-musika anonimoa, hau da, muzak, egunero. Muzak jatorri urbanoko musika da, “zientifikoki ikertua”. Funtzio eskizofrenikoa du: oharkabean igaro behar du, eta ahalik eta diskretuena izan behar du. Era berean, estimulatzailea izan behar du bai langileen eta bai bezeroen ekintza sustatzeko. Musika mota hori oharkabean entzuteko da, eta ez arretaz entzuteko. Filma muzak musikaren antzekoa da estilo aldetik. Material mota ezberdinak konbinatu eta nahasten ditu (filma, bideoa, ordenagailuzko animazioa...) muzak musikak esperantoaren antzeko izaera duela azpimarratzeko. Ez dago istorio idatzirik: musika da protagonista film osoan. Izan ere, eszena ugari bideo musikal minimalistak dira. Itxura bisuala fidela da muzak musikaren espiritu ekonomikoarekiko, ironikoki surrealista eta antzua.
Film laburra, 24 min, koloreduna
Gidoia: Mika Taanila, Anton Nikkilä,
Zinematografia: Jussi Eerola
Musika: Paul Natte Orchestra, Malcolm Carlton Orchestra, Ronnie Price Orchestra, Frank Chacksfield Orchestra, Muzak Corporation,
Soinuaren diseinua: Pietari Koskinen
Ekoizpena: For Real Productions / Lasse Saarinen
Jatorrizko formatua: 16mm
Mundu osoan 160 milioi pertsonak entzuten dute ingurumen-musika anonimoa, hau da, muzak, egunero. Muzak jatorri urbanoko musika da, “zientifikoki ikertua”.