Martí Manen eta Emilio Morenok arte garaikidearekiko harreman emozionalak sortzeko estrategia eta esperientziei buruz hitz egingo dute, betiere arte garaikidea oinarritzat hartuta. Ulertzen baldin badugu arte garaikidearen alorrean esanahia ez dela ezinbestean itxia, mundura emozioetatik gerturatu ahalko gara.
Praktika kuratorial eta artistikotik, Manen eta Moreno, emozioen eremura hurbilduko dira ikuspegi ezberdinetatik, espiritu kritikoa ahaztu gabe. Martí Manen Momentum10 “The Emotional Exhibition” Norvegiako biurtekoko komisarioa izan da. Bertan, agerian geratu zen emozioen konplexutasunetik heldu nahi izan zitzaiola erakusketari. Emilio Moreno artista da, eta narrazioaren eta emozioen gurutzatzeak aztertzen ditu; istorioa, objektuak eta kontakizuna emozioekin lotzea bilatzen du.
Martí Manen eta Emilio Morenok arte garaikidearekiko harreman emozionalak sortzeko estrategia eta esperientziei buruz hitz egingo dute