**** Clara Amaralek 30 minutuko bakarkako saioetan eskainiko du bere performancea. Izena emateko helbide elektroniko bat bidali behar da izen-abizenak + data/ordua aukeratuta pgaraikideak@tabakalera.eu***
Dantza bat gogoratzea kontaketaren, espazioaren eta sentitzeko moduaren bidez. Gainera, izerdia, pausoak eta testuingurua; dantzan ari ginela burura etorri zitzaigunaren oroitzapena gogora ekartzea, dantzan egin genuen pertsonak edo dantzan ari ginela irudikatu genituen pertsonak. Benetan inoiz dantzatu ez genuen dantza bat gogoratzea. Gezurrezko izenburu bat bezala dantzatzea, imajinatzen dugun zerbait, fantasia eta fikzioa.
Performance honek argitalpen inmaterial bat aurkezten du. Inprimatutako formaren ordez, argitalpen hau interprete batek memorizatu du eta banakako saioetan transmititzen da, bakoitzak 30 minutuko iraupenarekin.
Clara Amaralek aurkezten duen argitalpena, besteak beste, honako hauekin solasean egin du: Lana ikasketa-burua, Loïc Perela, Magda Widlak, Ofir Yudilevitch, Serge Amoussou-guenou eta Yang Zhen.
Gaztelaniara itzulpena: Helena Grande.
Clara Amaralek pertsona bakarrarentzat eskainko du bere performancea 30 minutuko saioetan.