Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

JARRAITU ZUZENEAN STREAMING BIDEZ, HEMEN!

Laborategiak, fablabak, laborategi hiritarrak, sorkuntza eta berrikuntza guneak eta antzeko egiturak sortzen dituzten proiektu eta espazioak gero eta ohikoagoak dira gure inguruan. 

Litekeena da etorkizun hurbilean esperimentatzeko, ikasteko eta sortzeko espazioen ezaugarriak konbinatzen dituzten espazio hibrido horietako asko ohikoak izatea hainbat arlotan, hala nola hezkuntzan, berrikuntzan, esku-hartze sozialean edo kultura eta sorkuntzan. Horregatik, gaur egun izaera publiko, pribatu edo mixtoa duten hauetako zenbait proiekturekin espazio berritzaile hauen logika eta funtzionamenduari buruz hausnartzeko topagunea izan nahi du aurtengo Eginzaleak topaketak. 

Azken urteetan fabrikazio digitaleko teknologiak modu nabarian jendarteratu egin direla esan genezake, eremu publikoan  unibertsitate, eskola edo berrikuntza-zentroak bezalako esperientzia eta ikaskuntza arloetariko batzuk bereganatuz eta pribatuan berri makerspace edo fablab-en moduko sare pribatuei bide emanez.  Testuinguru honetan interesgarria iruditzen zaigu egungo eta etorkizuneko eszenatokiari buruzko eztabaida berreskuratzea. Teknologia horien wow efektua igaro dela dirudien honetan eta publiko gero eta orokorragoak teknologia horiek erabiltzeko garaian sartzen garela dirudienez, zein modutako zerbitzu eta guneak izan beharko genituzke sektore publiko eta pribatutik? Zeintzuk dira egungo tipologien arteko ezberdintasunak eta zeintzuk hauen artean elkarlanerako aukerak?

Galdera hauei eta beste hainbati erantzuteko eskarmentu handiko gonbidatuak izango ditugu eztabaida eta solasaldi saio honetan. 

Egitaraua

17:00: Gonbidatuen aurkezpenak

18:00: Solasaldia

19:00: Eztabaida publikoa

Parte-hartzaileak

Laboratorios César - Rebeca Cavero 

Cesar en Etopia laborategiak Zaragozako Unibertsitatearen eta Zaragozako Udalaren arteko hitzarmen baten ondorioz sortu ziren. BIFI, Zaragozako Unibertsitateko institutua, herritarren zientzia bultzatzeko ekipamenduz hornitu zen, ekipamendu horrekin, eta aipatutako hitzarmenaren ondorioz, 11 laborategi prestatu zirelarik ekoizpen zientifikorako eta herritar guztien erabilerarako.

Makers Asturias 

STEM mundua gazteen artean zabaltzeko eta haurrek teknologiarako sarbidea izan dezaten sustatzeko helburuarekin jaio den irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Asturiasen makeren bilgune izan nahi du, eta Maker komunitatea handitu, bai eskualde mailan, bai gainerako lekuetan.

Espacio Open - Karim Asry 

Bilboko Zorrotzaurreko Artiach fabrika zaharrean kokatua dagoen prroiektu sortzaile eta sozialen ekosistema honek kultura garaikidearen, teknologiaren eta gai sozialen arteko elkargunean lan egiten du. Bilbon hiritar laborategirik ez zegoenez, sorkuntzari, ekoizpenari edo ikerketari indarra emateko sortu zen Espacio Open proiektua.

Exploratorio Medellín - Camilo Cantor

Kultura librearen eta eginez ikastearen filosofiaren baitan, Parque Explora proiektuaren barruan kokatzen den esperimentaziora zuzenduriko lantegi publikoa da. Bertan pertsonak eta komunitateak biltzen dira  ideiak prototipoetan bilakatu eta proiektuak garatzera. Ikusentzunezko arteen, biologiaren, datu-aktibismoaren, soinu-artearen, elektronikaren, literaturaren, robotikaren, jantzien diseinuaren eta aeromodelismoaren inguruko proiektuak lantzen dituzte, Medellingo biztanleen eta munduko beste lekutako perstsonekin batera, bertako taldeek eta antolaketak proposatutako jarduera programari esker.

Descripción Corta

Topaketa honetan berrikuntza komertzial sareetatik kanpo egon ohi diren sorkuntza eta berrikuntza gune eta laborategi mota ezberdinei buruz hitz egingo dugu, era honetako ereduetan lan egiten duten hizlari ezberdinen esperientziari esker.

Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Eginzaleak! 2019
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si