Imagen
Imagen
Descripcion

Peter Roberts, eskoziarra odol-legez eta kultura-ikasbidez, 1952an jaio zen. 1975an Donostia bizileku hartu zuen, eta hizkuntza irakasle aritu zen. Bazuen antzerkirako joera, baina, jakina, hizkuntzak erraztasunik eman ez, eta han hasi behar izan zuen imintzioka, ea keinu-hizkuntzaren bidez ulertzen zuten.

1979, bere konpainia sortu zuen, hitzik gabeko komunikazioak eskaintzen zituen aukerak ikertzeko. Ez da geldirik egotekoa izan, eta antzerkigintzan eta irakale-lanetan batera ibili da. Mimo-artea ondo ezagutzen zuenez, Mimo, el arte del silencioliburua idatzi zuen. 1983an argiratu zen eta bigarren edizioa 1991n.Emaitza politak ekarri ditu irakaskuntzan.

Badira urte batzuk Mimo Tailerra zuzentzen ari dela, eta hainbat ikastaro ditu, Hezkuntza eta Zientzia ministeritzak, British Council Institutek, Eusko Jaurlaritzak, unibertsitateek eta beste erakunde publiko batzuek antolaturik, antzezleentzat, irakasleentzat, ikasleentzat eta pantomima eta ilusioaren maitaleentzat.
Cargo - Nota descriptiva
Mimo Tailerreko zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores