Aurkezpena: EQZE eskolako ikasleak
No hay nada más moderno que envejecer, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Espainia, 2018, 13’
Gorputzak mugimenduan ikusteko gonbidapena da. Denborak zizelkatutako (edo ez) gorputzak, bakoitza bestearengandik kerabat desberdina, maitasunaz, desioaz, sexuaz, dibertsioaz eta afektuez mintzo den dantza bat eraikitzen duena. Sentituz, bibratuz eta oraina habitatuz mugitzen diren gorputzak. Testurak, azalak eta erritmoak, eskubide osoa dutelako gozamena arnasten dutenak, plazer hutsagatik.
Wanda, Barbara Loden, AEB, 1970, 103’
WANDA, Barbara Lodenek zuzendutako lehen film luzea, bakarra, maisulana da. Berak idatzi, zuzendu eta antzeztu zuen drama intimista. Gizartearen mugetan trabatuta bizi den emakume baten erretratu samina.
Pennsylvaniako langile auzune batean Wanda Goronski kalean barrena dabil, noraezean. Senarra utzi zuenetik eta seme-alaben zaintza eskubidea galdu zuenetik bakarrik dago eta tabernaz taberna dabil, motelez motel. Gizon talde batek erabili egingo du eta krimen batekin lotuko dute azkenean.
WANDA filmaren proiekzioa.