2020ko urtarrilean eta otsailean zehar, nazioarteko bi koreografok egonaldia egingo dute Gipuzkoan: Suzanne Miller (Kanada) eta Sade Mamedova (Errusia). Dantzagunea, Etxepare, Tabakalera eta Dantzaz elkarlanean arituko dira bertako artistekin egingo den topaketa bat proposatzeko eta bertako nahiz munduko sormen-prozesuen inguruan hitz egiteko.
Sortzaileekiko topaketa horretan, elkarrizketa intimo eta formala proposatzen dugu, sormen-prozesuen, ideien eta bi artista horiek koreografien sorkuntzaren bidez bizitako esperientzien ingurukoa. Gainera, beren sorkuntza-prozesuak partekatu nahi dituzten beste sortzaile batzuek ere izango dute horretarako aukera.
izen emateak: dantzagunea@gipuzkoa.eus
Topaketa sortzaileekin: Suzanne Miller eta Sade Mamedova