Txalaparta elektronikoa, danbolin sintetizatua, bilbainada elektro feministak... Lantegi honetan musika elektronikoaren aitzindariak ikertu eta gure testuinguruan irudikatuko ditugu. Gainera, kantazarra sortuko dugu soinua nahasteko softwarearekin.
Escuela de Oficios Electrosonoros taldearekin batera musika elektronikoarekin jolastu eta lekuko historia eta pertsonak ikertuko ditugu, modu kooperatibo batean kanon ofizialen arabera existitu ez zen baina existitu zitekeen aitzindari bat sortzeko. Horretarako, 50-90 hamarkadetako soinu-kultura eta mugarri historiko eta kulturalak aztertuko ditugu, nahasketa teknikak eta erabilterrazak eta dohakoak diren soinu programak erabiliz.
Lantegi honetan, istorio alternatiboak kontatzeko eta ikusezinak izan ziren lekuko pertsonen bizipenak berrikusteko imajinazioa martxan jartzea interesatzen zaigu. Ikerketa eta soinu-sorkuntzaren bitartez jolasaren, esperimentazioaren eta kolaborazioaren laguntzarekin mugarri berriak sortuko ditugu.
Lantegiaren egitura:
-Eskolaren, taldearen eta proiektuaren aurkezpena. Testuingurua aztertzea eta herri-mugarriak entzutea.
-Gure amonen biografiak kontatzea, bizi-mugarriak sortzea eta mugarri historikoak ezagutzea.
-Soinuekin jolastu eta istorio berriak sortu.
-Gure ikerketa online gauzatzea prozesuak partekatzeko.
Beharrak:
*Ordenagailua
*Internet-konexioa -- Wifia
*Telefono mugikorra
*Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren Irakurketa Sustatzeko Planak babestutako lantegia.
Musika elektronikoarekin jolastu eta lekuko historia eta aitzindariak ikertuko ditugu.