Imagen
Imagen
Descripcion

Idoia Zabaleta MorĂ¡n (Gasteiz, 1970) artista, koreografo eta biologoa da. Biologian eta gimnasia erritmikoan duen prestakuntzari esker, 90eko hamarkadaren hasieratik
dantza, koreografia, arte plastikoak, komisariotza, irakaskuntza eta kultur kudeaketa bateratzen dituen diziplina arteko praktika garatzen du. Bere lizentziaturako urte berean
(1992), Moare dantza-konpainia sortu zuen, eta Herbehereetara, Italiara eta AEBra joan zen, Dantza Berrian bere hezkuntza osatzeko. Orduz geroztik, nazioarteko hainbat
konpainiatan aritu izan da. Itzultzean, dantza berriaren inguruan sortzen ari den mugimenduan parte hartu zuen, 1990eko hamarkadaren erdialdetik sortzen diren arte 
eszenikoetarako espazio independenteei lotuz eta unibertsitatea zabaltzeko lehen ikastaro eta mintegiak antolatuz eta emanez. 2000ko hamarkadaren hasieran, lengoai
propioa lantzen hasi zen, eta, horretarako, hainbat arte-erakundetan (Artium, Azkuna Zentroa, EACC, IVAM, MACBA, MNCARS) eta nazioarteko jaialditan (Documententa
Fifteen, Seine-Saint-Danis, Panorama, etab.) aurkeztutako piezak sortu ditu. 2008an Azala sortu zuen, Lasierrako (Araba) sormen-gune bat. Harrezkero, Gure Artea saria jaso
zuen lan horrengatik, 2017an. 2019az geroztik, halaber, Zirriborroak eta gero/Borradores del futuro eta Teatros del futuro argitalpen-taldeko kide da. Gaur egun beste egiteko
moduak propopsatzen duten ekimen zehatzetatik abiatuta aldaketarako aukerak edoeta utopien etorkizuna irudikatzen duten alegiazko bi bilduma dira. 2023an, Tractora artisten kooperatibak Foku 2 argitaratu zuen, Idoia Zabaletaren ibilbideari buruzko begirada.

Cargo - Nota descriptiva
Artista, koreografo eta biologoa
Tipo
Artistas y Creadores