Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Pascale Ogierrrek 20 urte zituen lehen aldiz Éric Rohmerren kamararen aurrean jarri zenean. Baina, hori ez da bere lehenengo emanaldia: neskatoa zela, André Téchinék zuzendu eta bere ama Bulle Ogier protagonista zuen Paulina s' en va (1969) filmean agertu zen.  

Zinemak beti hartu zuen parte Pascale hazi zen eguneroko giroan: alde batetik, amaren eragin argiagatik; izan ere, Bulle Ogierrek, hirurogeiko hamarkadaren amaieran, antzerkia utzi eta zineman hasi zen arrakasta handiz, eta Jacques Rivette, André Téchiné edo Alain Tanner-en filmetako ohiko aktorea zen.Bestetik, bere amaren bikotekide Barbet Schroeder Frantziako Olatu Berriaren hasiera markatu zuten izenetako bat zelako. Les Films du Losange ekoiztetxearen sortzaile, ezinbestekoa da Rohmerren karrera ulertzeko.

Hortaz, nola edo hala, bazirudien Pascale gaztearen patua Frantziako zinemako figuretako bat izatea zela. Bai familiaren eraginagatik, bai bere talentu handiagatik; bai zinemaren historiarekin (letra larriz eta egunerokoan) elkarbizitzagatik.

Perceval le Galloisek markatu zuen bere ibilbidearen hasiera. 20 urte ditu, ilea oso luzea, eta bere papera oraindik txikia da. Pascale, Perceval zaldunaren ibilerak laguntzen dituen koruko kide bezala agertzen da. Oraindik ez da rol garrantzitsua, baina hor dago, hurrengo urteetan eta bere filmografiako izenburu garrantzitsuetan Rohmerrekin batera arituko den aktore-taldearekin (Fabrice Luchini, Andre Dussollier, Marie Rivière, Arielle Dombasle, Pascale de Boysson, Gérard Falconetti edo Marie-Christine Barrault).

Zoragarria da gaur egun film hau berriro ikustea bertsio zaharberrituan. Rohmerrek gesta-kanta moduan kontatzen ditu mundua lehen aldiz ezagutuko duen zaldun tolesgabe honen abenturak. Guztia oso näif den antzerki-agertoki batean gertatzen da, eszena bakoitza Italiako Quattrocento‑ko pintura bat balitz bezala. Eta aktoreek bertsotan errezitatzen dituzte Arthur Erregearekin izandako topaketak edo Mahai Biribileko Zaldunen batailak.

Nolabait esatearren, kamera-film bat da; musikala koruengatik, Erdi Aroko instrumentuengatik eta ekintzarekin batera doazen abestiengatik; eta, xehea, jostailuzkoak ematen duten barnealdeetan (urrezko gazteluak, fantasiazko zuhaitzak, jantzi bikainak) filmatzeko erabakiagatik. Nestor Almendrosen argazki bikaina (hurrengo urtean argazki onenaren Oscar saria irabaziko du Terrence Malick-en Days of Heaven filman egindako lanagatik). Eta bikaina, halaber, dekoratuak, musika eta jantziak (Jean-Pierre Kohut-Svelko, Guy Robert, Jacques Schmidt)

Pascalek laguntzen du, kantatzen du, zaldiak zaintzen ditu, eta bere txandaren zain geratzen da. Oraindik falta da kamera aurrean dantzan hasteko, baina argi dago haren figura errenazentista laster argituko dela.

Filmak Frantziako kritikaren Méliès saria jaso zuen.

Víctor Iriarte

 

TRAILER

 
 
Descripción Corta

Pascale Ogier-i eskainitako Fokua. 

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Fokua: Pascale Ogier
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si