Texto Destacado

36 urte bete dira Pascale Ogier aktorea hil zela (1958-1984, Paris). Rohmer dugu abiapuntu eta beste bidaia bat proposatzen dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

Pascale dantzan

 

 

Ehun urte bete dira Éric Rohmer jaio zela (1920 2010, Paris). Bere zinema beti egin dugun bezala ospatzen jarrai genezake: bere filmak, testuak eta pantaila handirako zein telebistarako obra berrikusten, hor daude izenburuak eta bere istorioak. Baina zertxobait bat haratago ere joan gintezke, eta geure buruari beste galdera batzuk egin, kamera mugitu, kontraplanoa bilatu, beren irudien hondoa berrikusi, eta itxuraz istorio nagusia gertatzen ari ez den lekuetan gelditu, beste istorio bat gertatzen ari den haietan.

 

 

Hau da beste istorio horretako ariketa bat.

 

 

Rohmer dugu abiapuntu eta beste bidaia bat proposatzen dugu.

 

 

36 urte bete dira Pascale Ogier aktorea hil zela (1958-1984, Paris).

 

 

 

 

 

Hauxe da XXI. mendea; hauxe da Tabakalerako zinema aretoa; hauxe da elkarrizketak, oihartzunak eta korrespondentziak bilatzea; hauxe da zinemazaletasun berria; hauxe da beste istorioa; hauxe da Éric Rohmerren film batean dantza ahaztezin bat ikusi eta gehiago jakin nahi izatea: nork dantzatzen duen, norentzat, zergatik.

 

 

 

 

 

Doluan gaude oraindik. Hilabete da Pascale Ogier hil zela lotan zegoenean. Oraindik ezerk ezin du arindu albiste horren krudelkeria jasanezina. Bere aurpegi maitagarriaren inguruan, oroipenak oraindik ezin du gertatu. Pascale oraindik ere bizi da.

 

 

Herioa iristen denean, gaztearen grazia oraindik ere hiri osoan hedatzen da. Ezerk ezin du eragotzi, ezerk ezin du geldiarazi. 25 urtero aktore handi bat jaio zen, Loira ibiaren ertzeko Errenazimenduko gaztelu bat bezain bikain eta soila”.

 

 

Marguerite Duras, 1984ko azaroaren 30a, Liberation.

 

 

 

 

 

Pascalen jaiotzetiko izenak beste garai batekoa dirudi: Pascale Marguerite Cecile Claude Colette. Amaierarik gabeko gorputz bakarrean bost ahizpa balira bezala, betiko liraina, beso luzeak, begi-zuloak eta irribarrea, betiko gazte. Laurogeiko hamarkada zen Parisen, eta Pascale zen modernoena, ezinezkoa zen hala ez izatea. Bere etxetik pasatzen Roland Barthes-engandik hasi eta Jim Jarmuschen-ganainoko guztiak. Bere etxean olatu berriko zinema berria idazten zen: Bulle Ogier ama momentuko aktore handienetako bat zen. Barbet Schroeder, bere amaren bikotekidea, Frantziako zinemaren produktore handienetako bat zen. Lehenago edo beranduago gertatu behar zuen, eta azkenean gertatu zen: Pascalek etxean aktore izan nahi zuela esan zuen unea. Dena bazter uzten zuela aktore izateko. Sorbona Paris 3n ikasten ari zela erabaki zuen literaturako eta zinemako apunteak gidoi-irakurketekin eta kamera-probekin aldatzea.

 

 

Hau bere film-lanaren berrikusketa da: Éric Rohmer, Jean-Claude Brisseau, Jacques Rivette, Ken McMullen eta Jim Jarmusch. Irudiaren hondoan hasten den ariketa da hau, bigarren planoan, Pascale oraindik figurante bat zenean. Kamerari egindako lehen keinu horiekin hasiko gara. Oso film ezagunak ikustean, bada zerbait iraultzailea, arreta jarrita, batez ere, aktore-zerrendako aktore batengan. Berritzailea berria izategatik. Berritzailea polita izategatik.

 

 

Bere filmografia osoa sei urte labur eta bizitan, distiratsutan sartzen da. Eta behin berrikusketa hori amaituta, oraindik ere iraun egiten du geroko hutsune-sentsazioak. Marguerite Durasek bere heriotza-oharrean deskribatzen duena.

 

 

Pascale gazte hil zen. Bere garaiko kronikek bere ibilbidearen gailurrean zegoela idatzi zuten, eta dena miokardioko infartu akutu baten ondorio izan zela. Denbora pasatu zen, eta orduan bai, gehiago irakurri genuen Parisko gauei buruz -edo Madrilekoei edo Berlingoei buruz-, urte haietan, laurogeiko hamarkadan: heroina, amaierarik gabeko gauak, gaztetasun zauritua, gaindosiak eragindako istripuak, heriotza zamalkatzen.

 

 

 

 

 

Pascale dantzan. Bere karrera zineman betiko bukaerako dantza horretarantz aurrera egitea da: Erdi Aroko film batean abesten hasten da. Ondoren, apurka-apurka, Parisko kaleetan karate egiten ikusten dugu, ziklomotorrean bidaiatzen, korrika zubiak zeharkatzen, soineko bat lapurtzen, kanaletan barrena itsasontzian nabigatzen, hotzetik babesten bere larruzko jakarekin eta mamuez hitz egiten, behin betiko desagertu baino lehen, Elli eta Jacno-ren Les Tarots (Les Nuits de la pleine lune, Éric Rohmer, 1984) izeneko abesti baten soinuan dantza egin ostean:

 

 

Je tire une carte, mauvais présage / Saco una carta, mal augurio / Karta bat atera dut, augurio gaiztoa

 

 

Que faire d'un si triste message? / ¿Qué hacer con un mensaje tan triste? / Zer egin hain mezu tristearekin?

 

 

L'horrible cri du fond des âges /  El grito horrible desde el fondo de las edades / Oihu lazgarria adinen hondotik.

 

 

 

 

 

De cette épée, le roi, la reine /  De esta espada el rey, la reina / Ezpata honetatik erregea, erregina

 

 

On nous balance dans l'arène /  Nos tiran a la arena / Hondarrera botatzen gaituzte

 

 

Trop de violence, bébé, je freine /  Demasiada violencia, cariño, yo paro / Bortizkeria handiegia, laztana, nik amaitu egingo dut

 

 

 

 

 

Je cherche ta petite gueule dans mon jeu /  Busco tu boquita en mi juego / Zure ahotxoarenbial banil nire jolasean

 

 

Faut-il que je passe aux aveux? / ¿Tengo que confesar? /Aitortu eginbehar dut?

 

 

Allez, à troi je dis tout /  Vamos, te lo cuento todo / Has gaitezen bada, dena kontatuko dizut.

 

 

Un, deux / Un, dos / Bat, bi

 

 

 

 

 

Je joue mais les cartes sont marquées /  Juego, pero las cartas están marcadas / Jolastuko dut, baina kartak markatuta daude

 

 

Les jeux sont truqués /  Los juegos están amañados / Dadoak faltsututa daude

 

 

Les dés sont pipés /  Los dados están trucados / Dadoak trukatuta daude

 

 

Je ne pourrai jamais tricher /  Nunca podré engañar / Inoiz ezingo dut engainatu

 

 

Il y a comme un présent passé /  Hay como un presente pasado / Iragandako orainaldi bat dago

 

 

Où est passée la réalité? / ¿A dónde se ha ido la realidad? Nora joan da errealitatea?

 

 

 

 

 

Hau da bere biografia-filmografia. Filmatu zuena eta filmatu ez zuena; izan ere, hari eskainitako film batekin amaituko dugu, eta ariketa ez da jada hondora begiratzea haren keinuak behatzeko, baizik eta imajinatzea non ager zitekeen Pascale Mississippiren azken istorio horretan.

 

 

Eta agertzen da. Eta dantza egiten du. Eta gardena da.

 

 

 

 

 

Víctor Iriarte

 

 

 

 

 

Pascale Ogier (1958-1984).

 

 

 

 

 

PROGRAMA:

 

 

Urriak 3, larunbata, 19:00

 

 

Perceval le Gallois, Éric Rohmer, Frantzia, 1978, 138'

 

 

 

 

 

Urriak 9, ostirala, 19:00

 

 

La Vie comme ça, Jean-Claude Brisseau, Frantzia, 1978, 95'

 

 

 

 

 

Azaroak 20, ostirala, 18:00 

 

 

Le Pont du Nord, Jacques Rivette, Frantzia, 1981, 129'

 

 

 

 

 

Abenduak 4, ostirala, 19:00

 

 

Les Nuits de la pleine lune, Éric Rohmer, Frantzia, 1984, 101'

 

 

 

 

 

Abenduak 26, larunbata, 19:00

 

 

Down by Law, Jim Jarmush, AEB, 1986, 107'

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2020
Tipo Agrupación
Zikloa