Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Umbracle: hiru zentsura-eszena Donostia Zinemaldian (1960-1971)

Itzalpea itzalean dagoen tokia da, eta bertan, eguzki-argiaren berotan, landareak hazten dira. Itzalpe, katalanez, umbracle da. Eta umbracle izena du ere Pere Portabellak 1972an modu klandestinoan filmatu zuen filmak; hots, irudikapen zinematografikoaren mekanismo formalen ikerketa bat eta zentsura frankistaren aurkako oihu erradikal bat. 

2019-2020 ikasturtean, Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuaren ikertzaile taldea –Elías Querejeta Zine Eskolako ikertzaileek eta ikasleek osatzen dute– Donostia Zinemaldiaren historiaren itzal nagusietako batean murgildu da: Zinemaldiak zentsura frankistaren mekanismoekin izan zuen erlazio konplexua. Erregimenaren nazioarteko erakusleiho gisa, nolabaiteko tutoretzapeko irekierako espazio bat izan zen Zinemaldia: urteak igaro ziren Zinemaldiko programako film batzuk pantaila komertzialera iritsi arte. Nolanahi ere, hain zuzen ere bere garrantzi estrategikoagatik, barruan egin ziren zenbait kontrol-eragiketak, gobernuaren zentsuraren prozedura arruntei jarraitu ez ezik, batzuetan, prozedurok askoz ere harago eraman zituzten.

Zinemaldia 70 proiektuaren bigarren jardunaldi publiko honetan, ikertzaile taldeak, Donostia Zinemaldiaren artxiboko eta beste bilduma batzuetako dokumentuak –horietako asko argitaragabeak– oinarri hartuta, egindako lanaren ondorioak aurkeztuko dira. Hiru zentsura-eszena aztertuko dituzte: 1960an egin zen Zinema Ikasleen Lehen Topaketaren inguruan egon zen polemika, 1968an programatu zen New American Cinema atzera begirakoak izan zituen arazoak eta 1971ko edizio tirabiratsua, Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1971) eta Liberxina 90 (Carles Duran, 1970) filmen debekuak markatutakoa.

Artxiboa irekitzea, itzalpeko esperientziak erdi-ikusteko. Portabellaren filmean noraezean dabilen Christopher Lee bezala, diktaduraren azken hamarkada markatu zuen pultsuaren arrastoekin, anbiguotasunekin eta xehetasunekin ere egingo dugu topo: esan eta ikus zitekeenaren mugak handitzeko ahaleginak eta autoritarismo frankistak inposatu zituen muga zorrotzak.

 

EGITARAUA

Abenduak 4, ostirala

16:30etik 16:45era: Aurkezpena

16:45etik 17:15era: 1960: Zinematografia Eskolen I. Topaketa (Marcela Hinojosa eta Noemi Cuetos)

17:15etik 17:45era: 1968: New American Cinema (Diego Ginartes eta Irati Crespo)

18:00etatik 18:45era: 1971: Canciones para después de una guerratik Liberxina 90ra (Pablo La Parra Pérez)

19:00etatik 21:00etara Emanaldia: Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1971, 99’)

 

Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektua Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatzen dute, Tabakaleraren, Euskadiko Filmategiaren eta Kutxa Fundazioaren lankidetzarekin, eta Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundearen babesarekin. 2019-2020 ikasturteko ikertzaile taldea honako hauek osatu dute, denak ere Pablo La Parra Pérezen zuzendaritzapean: Olatz Arrieta, Irati Crespo, Noemi Cuetos, Diego Ginartes, Marcela Hinojosa eta Sofía García Broca.

 

GARRANTZITSUA: Saioak lau ordu baino gehiago iraungo duenez, ezinbestekoa izango da KN95 edo FFP2 maskarak jarrita izatea zinema-aretoan.

 

Descripción Corta

Itzalpea itzalean dagoen tokia da, eta bertan, eguzki-argiaren berotan, landareak hazten dira. Itzalpe, katalanez, "umbracle" da. Eta "umbracle" izena du ere Pere Portabellak 1972an modu klandestinoan filmatu zuen filmak.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
SSIFF+PLUS: Zinemaldia70
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si