Feministaldiarekin bat eginez, Musika dena eta eszena programaren abenduko saiorako, Sandra Cuesta eta Myriam RZM artisten zuzenekoak izango ditugu. Sandrak bere azken proiektua aurkeztuko du, Desmesura izena daramana eta zuzenekora egokituko duena; Myriam RZMak, aldiz, soinu-tresna autofabrikatuekin egindako soinu-saio performatiboa eskainiko du.
SANDRA Sandra Cuestaren proiektu-musikala da. Bertan, itzulinguru musikaletatik abiatuta osatzen dituen abestiak aurkezten ditu. Abesti hauek, betidanik egin nahiko zukeen horretatik urrun daude: letra ugari duen pop kanta bat. Abesti horiei buruzko komiki, poster edo kartel bat egingo balu, berriro pasatuko lituzke eskuetatik eta begietatik. Bere praktika artistikoa eskulturan oinarritzen da non keinua aplikatzen duen metodologiaren faseak gardenduz agertzen diren (marrazkia, soinua, eskultura eta irudiaren arteko bitartekoak aldatuz). Soinuari dagokionez, Larraitz Torresekin batera Colombina 's-en parte da. Bakarka, hurrengoko testuinguruetan aurkeztu du bere lana: HOTSETAN (Azkuna Zentroa), Zarata Fest, Le Club Larraxkito edota Ertz (Beste Musiken Jaialdia). Crystal Minerekin atera du bere lehen maketa, Desmesura izenekoa.
Myriam RZM-k urte asko daramatza experimentazioarekin, inprobisazioarekin eta performancearekin lotutako praktika artistikoa garatzen. 2018tik aurrera, inprobisazioan oinarritutako zuzenekoa garatzen hasten da, bere soinu eta performance irrikei egokitutako DIY/DIT (autoekoiztutako) soinu tresnekin, fx pedalekin eta feedback-a nahastuz, mugimenduan dagoen norberaren gorputzarekiko ekintza/elkarreraginean. Erritualera hurbiltze bat. Mugimendua, zarata Proto_Errituala; leku eta testuinguru desberdinetan zuzenera eramana, hala nola, Bruital nights Berlin; Primal Uproar III Ms Stubniti Hamburgo; Colision I Medialab Prado Madrid; Consonni Radio Show AZ Bilbon; Le Larrasikito Bilbao; Distopia Mutante Mogambo Donostia; MEM Bilbao etab.
Sandrak bere azken proiektua aurkeztuko du, Desmesura izena daramana eta zuzenekora egokituko duena; Myriam RZMak, aldiz, soinu-tresna autofabrikatuekin egindako soinu-saio performatiboa eskainiko du.