Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Laborategiak, fablabak, laborategi hiritarrak, sorkuntza eta berrikuntza guneak eta antzeko egiturak sortzen dituzten proiektu eta espazioak gero eta ohikoagoak dira gure inguruan. Litekeena da etorkizun hurbilean esperimentatzeko, ikasteko eta sortzeko espazioen ezaugarriak konbinatzen dituzten gune hibrido horietako asko ohikoak izatea hainbat arlotan, hala nola hezkuntzan, berrikuntzan, esku-hartze sozialean edo kultura eta sorkuntzan. Horregatik, gaur egun izaera publiko, pribatu edo mixtoa duten hauetako zenbait proiekturekin espazio berritzaile hauen logika eta funtzionamenduari buruz hausnartzeko topagunea izan nahi du aurtengo Eginzaleak topaketak. 

Pandemiak sortutako egoerak errealitate soziala eta komunitate-izaerako proiektu ugariri eragin dien urte honetan, ekintza eta laguntza sare berriak sortu dira hainbat testuingurutan. Ekimen horien artean aipatzekoa da besteen artean Frena La Curva, Covid-19ren pandemiaren aurrean energia soziala eta erresilientzia zibikoa bideratzeko eta antolatzeko herritarren plataforma. Bertan, boluntarioek, ekintzaileek, gizarte-erakundeek, makerrek eta berrikuntza publiko eta irekiko laborategiek parte hartu zuten, besteak beste. Testuinguru horretan eta konfinamendu-hilabeteetan, COlaboratorio proiektua sortu zen hausnarketa-talde gisa, eta bertan herritarren berrikuntza nola sustatu, nola hedatu eta larrialdi-uneetatik harago nola eutsi planteatu zen. Sare horren helburua herritarren berrikuntzarako ekosistema baten (Icosistema) artikulazioari buruzko elkarrizketa bat irekitzea zen, hainbat eremutako pertsonek parte hartzen baitzuten, hala nola, akademiakoek, enpresakoek, aktibistek, instituzioetako partaideek edo gizarte zibilak.

Elkarrizketa honetan, sare berri honetan erreferentzia izan diren bi eragilek bizitako esperientziak partekatuko dituzte, espazio eta eragile publiko edo hibridoen eginkizunari buruz eta komunitateen kudeaketarekin, harremanekin, boterearen kudeaketarekin eta lan egiteko denborarekin lotutako erronkei buruz gogoeta egingo dute. Topaketak laborategiei eta hauek herritarren berrikuntza garatzen laguntzeko duten eginkizunari arreta jarriko dio. 

Gonbidatuak: Laia Sánchez eta Ricardo Antón 

 

Descripción Corta

Laborategiak, fablabak, laborategi hiritarrak, sorkuntza eta berrikuntza guneak eta antzeko egiturak sortzen dituzten proiektu eta espazioak gero eta ohikoagoak dira gure inguruan. Litekeena da etorkizun hurbilean esperimentatzeko, ikasteko eta sortzeko espazioen ezaugarriak konbinatzen dituzten gune hibrido horietako asko ohikoak izatea...

Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Público
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Eginzaleak! 2020
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si