Si c'était de l'amour (If it were love), Patric Chiha, 2020, Frantzia, 82'
Zuzeneko zinema, dokumentalak eta fikzioak, baita larruazalaren mugimendu eta sentsualitatea behatzean oinarritutako lana ere, Si c'était de l'amour (2020) bere azkeneko lanean ikus daitekeen bezala, Gisèle Vienne artistaren Crowd obra eszenikoan oinarritutako koreografia purua, 2020ko Berlinalen dokumental onenari Teddy Award saria eman ziotena.
“If it were love filmaren kasuan, Giselek Crowd filmaren estreinaldira gonbidatu ninduen eta bereziki hunkituta gelditu nintzen. Lehenengo ilaran nengoen, performancea barne hartu ezinezkoa zen eta pertsonaiek dantzatzen zuten bitartean zuzenean muntaketa egin behar izan nuen. Obra oso irekia da eta, murgiltzen zarenean, amesteko aukera duzu. Zinemara molda zitekeela pentsatu nuen, harridura sortu zidaten emozio horiek islatzeko. Asmo handikoa eta, aldi berean, oso sinplea”.
Patric Chiha
Eta halaxe izan zen. Chihak askatasun artistiko osoz grabatu zituen entseguak, Gisèle Vienne artista zuzendu zuen, 15 dantzariak eszenan, backstageren irudiak eta guztiarekin ikuskizun hipnotikoa antolatu zuen eta pixkana itxura hartuz joan zen. Gau luze horretan aktoreek dantzatu eta erritmo berean arnasten dute, elkar erakartzen dute eta, era berean, uxatu, amodio eta sexu-tentsioko gau batean.
Gisèle Vienne artistaren Crowd obra eszenikoan oinarritutako koreografia purua, 2020ko Berlinalen dokumental onenari Teddy Award saria eman zioten.