Nire lanak honela definituko nituzke: triste zaudenean, musika tristea jartzea tristeago egoteko. Osagarriek gure gorputzari fisikoki eta emozionalki nola eragiten dioten lantzen dut. Interesatzen zaizkidan modaren alderdi batzuk aztertzen ditut, baina, betiere, ezagutza eskultorikoetatik; oversize jaka bat letra islatzaileetan testu hau idatzia duena: “Tamos lloran2 y no es pa tanto”. Tiro altuko galtzak "Fíjate lo mal k stoy" testua idatzita dutenak twerk pausoekin mugitzen ari den ipurdian. Sare sozialen eta hiri-musikaren arloko posturak eta lokalizazioak, autoestimua, estiloa eta fama lantzen dutenak.
Nire lanaren helburua da nire belaunaldia aurkezteko modu fisiko bat bilatzea. Pieza oso estetikoak dira, erakargarriak, eta horien jabe izateko beharra sortzen dute. Azken joeretan oinarritutako estetika da. Bideoklipen estetika, azken snickersak, Kanye Westen bipolaritateari buruzko adierazpenak, krema koloreko txandal bat eta yeezyak jantzita.
Horregatik, gustura sentitzen naiz –pantaila– kontzeptuarekin, estetika hortik jasotzen dugulako. Irudi eta bideo horiek pantailan soilik ikus daitekeen egoera baten emaitza izan daitezke. Jantziko testua oihal islatzailean landuta dago eta kameraren flashak material horren gainean eragiten du zuzenean, eta islatu eta argi-foku gisa argiztatzen da; horren ondorioz, batzuetan testua galdu egiten da. Hondoa ilundu egiten da, eta testuari espazio fisikoa bilatzen zaio.
María Benito
Nire lanaren helburua da nire belaunaldia aurkezteko modu fisiko bat bilatzea.