Subtitulo
Komisario Berriak-en baitako proiektua
Texto Destacado

ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO argitalpen, erakusketa eta ikerketa gisa proposatzen den proiektua da, Komisario Berriak programaren baitan.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO argitalpen, erakusketa eta ikerketa gisa proposatzen da. Helburua da espazio digital bat praktika estetiko garaikideen arloan esperimentatzeko, ikertzeko eta ekoizteko egitura gisa aktibatzea, ulertuta argitalpenak, gaur egun, ezin direla hitz inprimatuak bakarrik izan, eta, hortaz, konektatuta dagoen gizarte honi berezkoak zaizkion komunikazio- eta bitartekaritza-dinamikei egokitu behar zaiela. Ikus-entzunezkoen garaian bizi gara. Baina ikus-entzunezko zabalduek ez dute, gaur-gaurkoz, sektorea egituratu eta segmentatu duten kode instituzionalekin bat egiten, eta, beraz, partzela propio eta autonomoak esleitu zaizkie. Gaur egun, ikus-entzunezkoen sorkuntza espazio hibrido eta ezpurua da, eta, bertan, bat egiten dute sorkuntzaren arlo guztietako teknika eta praktikek. Ez hori bakarrik: bertan, gainera, harreman ezegonkor berriak sortzen dira adierazpenaren eta komunikazioaren artean, autorearen eta publiko erabiltzailearen artean. Publikoak, unean-unean, hartzaile pasibo izateari uzten dio eta sortzailekide bihurtzen da.

Proiektu hau argitalpen zabalduaren logikaren bidez formalizatzea da asmoa, irudi digitalaren sorkuntza- eta ekoizpen-metodo tenporalei lotuta. Sorkuntza kolektibo gisa planteatzen da. Lekutanek testuinguru bat proposatzen du: arte publikoaren egiteko moduen (zementutik agorara) eta agoraren eta kode digitalaren artean dauden bestelako estrategien artean sortzen den arrakalaren forma eta edukia ikertzea. Bi norabideko gezi bat 01aren eta plazaren artean, artearen eta bizitzaren artean. Argitalpenean parte hartuko duten artistei ez zaie eskatu erakusketarako pieza bat egiteko, baizik eta liburu baten kapitulu bat idazteko, non hainbat gai landuko diren, besteak beste: lana, pop kultura, moda, ekologiak, hiri-espazioak, etxe barruko eremuaren konplexutasuna, denbora, identitatea, literatura, kosorkuntza… Horrez gain, bertan artxiboko irudiak, dokumentuak, testuak, parte-hartzeak, bideoak eta meme, gif eta Instagrameko istorio bidezko hizkerak nahasiko dira.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2021
Tipo Agrupación
Programa
Invitados