Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

 

EBAZPENA:

*Ángel Aldarondoren Su hotza euskarazko seriea, Paloma Moraren Print! eta Victor Alonso-Berbel & Jan Matheuren Raval izan dira 2deo serieak 2021 deialdian aukeratuak.

2DEO SERIEAK 2021 DEIALDIAREN EBAZPENA

 

2deo serieak deialdiaren bidez hiru proiektu aukeratuko dira, gutxienez bat euskaraz, eta horiek izango dira mentoretzaren xedea. Hurrengo hilabeteetan, aukeratutako pertsonek dosier bat prestatuko dute mentoreen laguntzarekin, eta ondoren SSIFF jaialdian aurkeztuko diete ekoizleei, banatzaileei edo inbertitzaileei, bereziki plataformei eta telebista-kateei. 

Apiriletik irailera bitartean aurrez aurreko eta sareko saioak antolatuko dira, non talde bakoitzak gidoiaren analisia eta berridazketa, proiektu bakoitzaren ekoizpen- eta banaketa-estrategia eta eszenaratzea jorratuko dituen. Tabakaleran hiru eguneko egonaldia planteatzen da, ekainetik uztailera bitartean, proiektuak partekatzeko; epe horretan, saio bateratuetan lan egingo dute aukeratutako pertsonek eta mentoreek. Programaren azken zatian, SSIFF jaialdiarekin bat etorriz, pitching saio bat egingo da, non taldeek euren proiektuak sektoreko eragileei aurkezteko aukera izango duten, telesaila ekoizteko aukerak lortzeko.

 

 

 

PROGRAMA ETA ZUZKIDURA EKONOMIKOA

Proiektu bakoitza azpimarratzeko xedearekin, iraileko pitching saioetan ahalik eta kalitate eta heldutasun handiena lor dezaten, programak honako hau eskaintzen du:
 

  1. Mentoretza Aitor Gabilondo, Christine Vachon eta Xabier Berzosaren eskutik; proiektu bakoitzarekin lotutako aholkularitza emateaz gain, haren garapena orientatu eta ikuskatuko dute.

  2. Ekaina eta uztaileko hiru eguneko egonaldirako aukeratutako pertsonen bidaia-gastuak, ostatua eta dietak (35 euro egunean), eta beste hiru egun Donostiako Zinemaldian zehar.

  3. Garapenerako laguntza: Bi zatitan banatuko diren 6.000 euro, 3.000 apirilean, proiektuak aukeratu ondoren, eta 3.000 programa amaitzean. Laguntzaren zuzkidura aurreikusita dago zuzenean proiektuen garapenarekin lotutako gastuak ordaintzeko, eta behar bezala azaldu eta justifikatu beharko da memoria batean. Parte-hartzaile bakoitzak memoria hori KGNZ/Tabakalerari eman beharko dio 2021eko urriaren 15a baino lehen. Alde bakoitzak dagozkion zergak ordaindu beharko ditu, Espainiako indarreko araudiarekin bat. Bidezkoa bada, KGNZ/Tabakalerak dagokien atxikipena egingo die parte-hartzaileei edo ordezkariei, emandako laguntzaren zenbatekoaren gainean.

  4. Amaierako pitching saioa, SSIFF jaialdiarekin bat etorrita.

Nahitaezkoa izango da saio eta egonaldi guztietan parte hartzea, baita 2021eko SSIFF jaialdiko pitching saioan ere. 

 

PARTE-HARTZAILEAK

Programa telesail-proiektu baten sortzaileei dago zuzenduta: ekoizle exekutiboari eta/edo gidoilariari. Eskatzailea proiektuaren ekoizle exekutiboa izango da, eta, horrez gain gidoilaria ez izatekotan, bat gehitu beharko du taldean.

Deialdian pertsona fisikoek hartu ahal dute parte modu indibidualean, deialdi honetan jasotako baldintzekin bat.

Halaber, deialdian 2 pertsona fisikok hartu ahal dute parte elkarrekin, euren harremana formalizatu beharrik gabe; kasu horretan, KGNZ/Tabakaleraren aurrean proiektuaren ordezkaria izango den pertsona bat izendatu edo identifikatu beharko da, ondore guztietarako. 

Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkeztu ahalko du.

 

BATZORDEA ETA BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Balorazio-batzorde bat eratuko da proiektuak aukeratzeko, eta honako hauek osatuko dute:

  • Aitor Gabilondo

  • Xabier Berzosa

  • Donostiako Zinemaldiaren ordezkari bat, 

  • EITBren ordezkari bat eta 

  • KGNZ/Tabakaleraren ordezkari bat, idazkaritza-lanak egiteko. 

Batzordeak aurkeztutako proiektuak baloratuko ditu jarraian adierazten diren irizpideekin bat:

Proiektuaren kalitateari eta sormenari emango zaie lehentasuna, baita egingarritasunari ere. Gizarte garaikidearen gaineko ikuspegia eta globaltasunaren anbizioa bateratuko dituen osagai berritzailea ere baloratuko da.

Hautaketa-prozesuan zehar, batzordeak hautagaietako batzuk elkarrizketatu ahalko ditu.

Ezinbestekoa da parte-hartzaileak deialdian eskatutako dokumentazio guztia aurkeztea hautaketa-prozesuan jarraitzeko.

 

ESKAEREN EPEAK ETA HAUTAKETA

Proiektuak jasotzeko deialdia irekita egongo da 2021eko otsailaren 5etik martxoaren 10era arte (13:00 UTC+2). 

Apirilaren 5ean programa osatzeko aukeratutako hiru proiektuak jakinaraziko dira. 

 

 

DEIALDIAREN OINARRIAK (PDF)

 
Descripción Corta

2deo Serieak mentoretza-programak talentu berriak eta ibilbide profesionala duten pertsonak inplikatu nahi ditu, telesail-proiektu baten aldeko apustua egin dezaten, edozein formatu eta generokoa, nazioarteko anbizioarekin eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si