Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Aurkezpena Sonia García López ikertzailearen esku:

 

Zergatik ematen du min maitasunak?

Aquella primavera, Ángela Asensio y de Merlo, 1958, 7’ (sin sonido)

El telegrama, Elena Lumbreras, 1961, 7’ (sin sonido)

Novios en el parque, Kathlyn Waldo, 1960, 5’(sin sonido)

Carmen de Carabanchel, Cecilia Bartolomé, 1965, 16’

Encuentro, Kathlyn Waldo, 1964, 17’

La otra soledad, Josefina Molina, 1966, 16’  

 

Zergatik ematen du min maitasunak? Emakumeak Zinematografia Eskola Ofizialean

1947 eta 1969 artean, hamar emakumek baino gehiagok ikasi zuten Zuzendaritza espezialitatea Zinematografia Eskola Ofizialean (EOC); hasieran, ikastegi horri Ikerketa eta Esperientzia Zinematografikoen Institutua (IIEC) izena eman zitzaion. Emakume horietatik bik bakarrik (Josefina Molina eta Cecilia Bartolomé) lortu zuten zinema-zuzendari gisa graduatzea, 1969an, ikastegiak jada bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea zuenean. Hala Molina nola Bartolomé Espainiako demokraziarako trantsizio-garaiko zinemako aitzindaritzat hartzen dira gaur egun eta posizio garrantzitsua dute Espainian ekoitzitako zinemaren historia hurbilean (nahiz eta posizio hori are gehiago aldarrikatu behar den). Zuzendaritza espezialitateko gainerako ikasleak (Helena Lumbreras izan ezik) anonimatuan gelditu dira; izan ere, testuinguru honetan, zinemaren historia ofiziala industria- eta arte-irizpideen arabera eraikitzen da, eta oso gutxitan kultura-irizpideen arabera. Hala ere, emakumeentzat zinema-zuzendari gisa jardutea oso zaila zen garai batean mugimendudun irudien kulturari egin zioten ekarpena funtsezkoa da gure zinemaren kontatu gabeko historiaren zati bat ulertzeko eta egungo borrokekin konexioak artikulatzeko ezinbestekoak diren erreferenteak eskaintzeko.

Eskolako zenbait irakasleren konplizitatea izan arren (adibidez, Carlos Saura, Luis García Berlanga edo José Luis Borau), urte haietan EOCko Zuzendaritza espezialitateko emakumezko ikasleek ingurune guztiz matxista eta nazionalista batean frogatu behar izan zituzten beren gaitasunak. Eskolara sartzeko azterketan, honako hau galdetu zioten Manuela González-Habari: nola pentsatzen zuen, emakume izanda, nagusiki gizonez osaturiko taldeak zuzentzea? Bestalde, Ángela Asensiok esan zuen bere azalean sentitu zuela “IIECko irakasleek [sexu-arrazoiak zirela eta] gauzatutako diskriminazioa”. Horrez gain, Kathryn Waldo ipar-amerikarrak agortu egin zituen Zuzendaritza espezialitatean matrikula berritzeko aukera guztiak, eta Ekoizpen espezialitatea ikasteko gomendatu zioten; izan ere, ezin zuten onartu espezialitate hartan graduatutako lehena espainiarra ez izatea. Hala ere, eskolan egin zituzten zinema-praktika eta -ariketen bitartez, emakume horiek zinemarekiko zuten pasioa eta zinemagintzako tekniken eta jakintzen gaineko ezagutza erakutsi zuten, baita zuzendaritzarekiko zuten maitasuna ere. EOCen egindako lanak Espainiako Filmotekan daude gordeta; dokumentu horiek aukera ematen dute emakume horiek zinema egiteko eta mundua pentsatzeko zuten era ulertzeko, baita garai hartako giza harremanak nolakoak ziren ikusteko ere, izan gizarte-klaseari zegokionez, izan belaunaldi desberdinei zegokienez, izan sexuen arteko harremanei zegokienez.

Zergatik ematen du min maitasunak? deitzen da saio hau, Eva Illouzek izenburu horrekin idatzitako liburua oinarri hartuta (2012, ¿Por qué duele el amor?). Saioak gonbidapena luzatzen digu azter dezagun emakumezko ikasle horiek nola erabili zuten zinema indarrean zegoen gizarte- eta sexu-ordenari zegokionez zituzten nahiak, kezkak edo ezinegona islatzeko. Hemen, ibilbide tematiko bat proposatu nahi dut, idazketa feministarekin elkarrizketan; hala, garaiko maitasun-praxiaren aurrean haien ezinegona eta errebeldia mahai-gaineratu zuten EOCko Zuzendaritza espezialitateko ikasleen lana hobeto ulertu ahalko dugu.

Autonomia eta aitortza: Aquella primavera eta El telegrama

“A diferencia de lo que ocurre en la dialéctica hegeliana del amo y el esclavo, en la que el primero solo puede ser debidamente reconocido por un esclavo autónomo, los hombres necesitan el reconocimiento femenino en un grado menor al que las mujeres necesitan el reconocimiento masculino. Y esto es así porque tanto hombres como mujeres necesitan el reconocimiento masculino”.

Eva Illouz, Por qué duele el amor

Ángela Asensio eta Elena Lumbrerasen* bi film labur hauetan irudikatzen diren emakumezko pertsonaiek janzteko duten modua aldatzen dute eta berezko zaien izaeratik urruntzen dira, arrotz zaizkien rolak onartuta, dena maite dituzten gizonei atsegin egiteko. Aquella primavera (Ángela Asensio, 1958) filmeko nerabea bere aitaren ezagun batekin maitemintzen da xalo-xalo; ezagun hori neska baino askoz nagusiagoa da eta, neskak, gizonaren arreta erakartzeko, femme fatal baten arketipoa irudikatzeko itxura eta keinuak bereganatzen ditu. Bestalde, El telegrama (Elena Lumbreras, 1961) filmeko protagonista emakume bohemio bat da; garaiko konbentzioak desafiatzen ditu, ezkongabea delako eta bakarrik bizi delako; hala ere, emakume sofistikatu eta esaneko bihurtzen da, maitalearen esanetara. Ez batak ez besteak ez du nahi duena lortuko.

Irakurketa erromantikoak: Encuentro eta La otra soledad

“Entonces recordó a las heroínas de los libros que había leído (…). Ella venía a ser como una parte verdadera de aquellas imaginaciones y realizaba el largo sueño de su juventud, contemplándose en ese tipo de enamorada que tanto había deseado. […] Ahora triunfaba, y el amor, tanto tiempo contenido, brotaba todo entero a gozosos borbotones”.

Gustave Flaubert, Madame Bovary

Maitasunean esperientziarik ez duten bi emakume gazte dira Encuentro (Kathryn Waldo, 1964) eta La otra soledad (Josefina Molina, 1966) lanetako protagonistak. Biak dira folletoien irakurle amorratuak eta susmatzen dugu gainezka egiten duen haien irudimenean, maitasunari buruzko herri-literaturak areagotuta, pizten dela gizonezko protagonistenganako desiorik kartsuena; gizon horiek gazteak dira, baina esperientzia handiagoa dute bizitzan eta maitasunean eta oso urrun dauden maitasun-eleberrietako pertsonaia horiengandik. La otra soledad filmeko protagonistak Hollywoodeko zinema ere maite du; ametsen faktoria horrek profanoki bedeinkatzen du maitasun ideala. “Badakizu?” –esaten dio haren lagun minak, negarrez ari den protagonista kontsolatu nahian– “Iruditzen zait emakume izatearen kontu hau… guztiz gogaikarria dela”.

Ezkontzaren tranpak: Novios en el parque eta Carmen de Carabanchel

“Una de las grandes alegrías del matrimonio es la ausencia del marido. Esto no se puede saber si no se ha pasado por ello”.

“­––El matrimonio te va como a un santo Cristo un par de pistolas. ¿Por qué lo has hecho?

––No lo recuerdo muy bien (…). Pienso que se trata de un shock eléctrico. Esta mañana me he despertado vestida de luto riguroso; demasiado tarde, la misa estaba pagada”.

Christiane Rochefort, Les stances à Sophie

Novios en el parque (Kathryn Waldo, 1960) eta Carmen de Carabanchel (Cecilia Bartolomé, 1965) film laburrek ukitu ironikoa edo, are, guztiz sarkastikoa ematen diete saioa osatzen duten beste lan batzuetan jorratzen diren gaiei. Kathryn Waldo eta Cecilia Bartoloméren praktika hauetan, gizarte burgeseko ezkontzaren idealizazioa eta maitasun erreproduktiboa elikatzen duten ideal erromantikoak desegin egiten dira aldaretik igarotzean, bereziki bikoteak seme-alabak dituenean. Irribarre bat baino gehiago aterako zaigu (mingotsa bada ere), ezkontzaren tranpak ikusten ditugunean; izan ere, protagonistak harrapatuta egongo dira senar absenteen (zentzu erreal edo metaforikoan) eta asko eskatzen duten semeen artean.

 

Sonia García López, saioaren komisarioa

 

* Helena Lumbrerasen izenaren jatorrizko grafia erabili dugu hemen, nahiz eta EOCtik atera ondoren H letra gehitu zion bere izenari.

 

* Espainiako Filmategiarekin eta Bartzelonako Mostra de Films de Dones elkartearekin elkarlanean sortutako proiektua da. Mursegoren musikalizazioa Espainiako Filmategiaren enkargua izan zen.
 

 

Descripción Corta

"Zergatik ematen du min maitasunak?" Mursegoren zuzeneko soinu bandarekin.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si