Hyper-Reality, Keiichi Matsuda
Abangoardia artistikoen praktikan jokoa harreman kapitalistak gainditzeko aukera zen; gaur egun, aldiz, gamifikazioaren esparruan, jokoa bizitzaren fordismoaren osteko berregituratze baten arma dela dirudi. Zer ekintza-espazio eraldatzaile da posible gaur egun Artea-Jokoa-Gizartea egoera dela eta? Zer ekoizpen, pieza edo prozesu mota imajina eta egin daiteke horretatik ihes egiteko?
Galdera horiei erantzuteko, 2002an giza kode birtualak ikertzeko eta esperimentatzeko taldearekin egindako lan-prozesua aurkeztuko da Tabakaleran. Bideo-jokoak atze-oihaltzat hartuta, diziplinarteko lantalde horrek nortasun berrien eta ludikotasunaren zereginaren berrinterpretazioaren inguruko ikerketa-prozesuak hasi ditu, arlo artistikotik eta mundu digitala bitarteko den egunerokotasunean.
Zer ekintza-espazio eraldatzaile da posible gaur egun Artea-Jokoa-Gizartea egoera dela eta? Zer ekoizpen, pieza edo prozesu mota imajina eta egin daiteke horretatik ihes egiteko?