Subtitulo
Tabakalerako bideo-jokoen programa
Texto Destacado

T Game Tabakaleraren proiektu bat da, bideo-jokoek eta beren eratorriek gure gizartean duten presentziari ikuspegi eta jarduera oso ezberdinetatik helduko diona.

 

Multimedia
Imagen
Pie de imagen
T Game
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

T Game Tabakaleraren proiektu bat da, bideo-jokoek eta beren eratorriek gure gizartean duten presentziari ikuspegi eta jarduera oso ezberdinetatik helduko diona.

Bideo-jokoak bete-betean sartu dira gure bizitzetan, eta joera hori geldiezina da. Honezkero, ez daude soilik gure aisialdian presente. Bideo-jokoen industriaren gako-alderdiak, besteak beste, ludifikazioa eta jokoen mekanika, ikus-entzunezkoen estetika, bideo-jokoek birsortzen dituzten munduak eta garatzen dituzten teknologiak espero ez genituen esparruetan sartzen hasi dira, adibidez, ekonomian, aisialdian, hezkuntzan, osasunean, zineman eta harreman sozialetan.

Kultura garaikidearen eta bideo-jokoen sektorearen arteko harremana anbibalentea da. Ez dago sorkuntza-sektorean horrenbeste enplegu sortzen duen beste industriarik: konpositore, diseinatzaile, artista eta gidoilari ugarik aurkitu dute beren garapen profesionalerako esparru egokia sektore horretan. Aldi berean, beste askok, modu kritikoan eta sektoreko tresna berdinak erabilita, irauli egiten dute industria horrek ordezkatzen duena. Zentzu horretan, askotariko proposamenak ari dira garatzen: eskapismotik hasi eta gure errealitatearekiko konfrontaziorik kritikoenetara doaz, isolamendutik jolasera eta sarean lan egitera, eta ariketa fisikotik espazio birtualera.

Gai horiek guztiak jorratzeko, Tabakalerak hainbat sailek prestatutako iradokizun sorta bat proposatzen du:

Hasteko, “Errealitate bideo-ludifikatua. Bideo-jokoak gizarte garaikidean duen garrantzi soziala” izeneko gogoetarako eta eztabaidarako espazio bat egongo da Bideo-jokoen Nazioarteko Mintegian. Soziologian doktore eta bideo-jokoen eta gizartearen arteko harremanean aditu Daniel Murielek zuzenduko du. Mintegia apirilaren 28tik 30era izango da.

Lau Pareta aretoan Bideo-jokoak. Play Without End erakusketa egongo da ikusgai (martxoaren 25etik maiatzaren 16ra). Mundu garaikideaz pentsatzeko une jakin batean bideo-jokoen mekanikak eta estetikak erabili dituzten artistek sortutako obrak biltzen ditu; horien bidez, bideo-jokoen dimentsio artistikoa eta aukera politiko eta kulturalak aztertzeko aukera izan dute egileek.0}

Ekainaren 1etik 5era topaketa birtual bat egingo da. Proiektu hori Luca Carrubba artista eta teoriagileak koordinatzen duen taldearen garapenaren fruitua da, eta bideo-jokoak eta kultura digitala ditu hizpide. Topaketa horretan espazio birtualek harreman sozialetarako eta praktika eta esperimentazio artistikorako duten potentzialtasunaz hitz egingo da. Halaber, digitalki sortzen diren errealitate eta harreman ez fisiko batzuen adibideak emango dira. Hori guztia birtualki egingo da, eta gure abatarraren bitartez bizi ahal izango dugu.

Gainera, proiektuan zehar, zenbait jolasgune aktibatuko dira Tabakalerako hainbat txokotan eta ingurune birtualak sortzeari buruzko lantegiak antolatuko dira Medialaben, besteak beste.

Gauzak horrela, Tabakalerak martxotik ekainera eskainiko duen programak gonbita egiten die publiko guztiei, beren adina eta bideo-jokoak gustuko dituzten ala ez gorabehera, antolatutako ekintzetan parte-hartzeko, partekatzeko, hausnartzeko, eta, nola ez, jokatzeko.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Pie de imagen
T Game
Año
2021
Tipo Agrupación
Proyecto
Contenido Relacionado
Información Adicional