Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Udan ere ZU izango zara Medialabeko protagonista.

Eguzkitan, kanpoan, aire freskoa arnasten duzun bitartean, arlo ezberdinetako gaiak frogatu, ikasi eta esperimentatzeko aukera izango duzu. Soinu efektuak, kartoiarekin egindako bideo-jokoak, kontzertuak, maskara tuneatuak, paper bizidunak... zai dituzu.

Zatoz lantegi hauek deskubritzera eta lagun berriak egitera!

 

*Eguraldi txarra egingo balu lantegia Medialaben izango da.

 

Uztailak 7 -- Soinu-efektuak

Zoom grabagailuen eta musika estudio-armairuaren funtzionamendua ikasiko dugu. Soinu motak eta nola sortu ikusiko dugu, pelikulen edo gure etxeko bideoetan sartu ahal izateko.

Uztailak 14 --  Kartoizko bideo-jokoa

Nolakoa izango litzake kartoizko grafikoak dauzkan bideo-joko bat? Lantegi honetan kartoi itxurako genero desberdinetako joko prototipoak prestatuko ditugu animazioen bidez.

Uztailak 21 -- Maskaratuak

Maskara homologatu bat oinarri hartuta gure maskarak diseinatuko ditugu.

Uztailak 28 -- Abango-artistak! Espresionismo abstraktua

Abango-artistak! Seriearen hurrengo kapitulua. Oraingo honetan Espresionismo Abstraktuan murgilduko gara eta forma geometrikoekin,  koloreekin eta figurazio ezarekin jolastuko dugu.

 

Abuztuak 4 -- Ikusi, entzun, usaindu, ukitu, dastatu… jolas dezagun!

Hainbat ariketen bitartez, parte-hartzaileak aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarriko ditugu eta egunerokoan duen eragina gertutik sentitzeko aukera izango dute.

Abuztuak 11 -- Paper bizidunak

Papera, kartulinak eta irudimena erabiliz, stop-motion animaziozko pieza bat pentsatu eta sortuko dugu lantegian.

Abuztuak 18 -- Zure irla

Ekintza honetan partaide bakoitzak puzle eta abenturaz beteriko irla bat sortu beharko du.

Abuztuak 25 -- Kontzertu bat antolatu

Zuzeneko musika ekitaldi baten plangintza egingo dugu, gai teknikoak, beharrezkoak diren rol eta profesional ezberdinak kontuan hartuz. 

Descripción Corta

ZUbik, uda honetan, magnolioetan.

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si