Eskuzko collagea praktikatzen duen lantegi didaktiko eta ludikoa da hau, paper moztuekin eta itsasgarriarekin.
Hasteko, collagearen historia gaingiroki aztertuko dugu, artista klasiko eta garaikideen (Hannah Höch, Max Ernst, Georges Hugnet, John Stezaker edo Katrien de Blauwer, beste askoren artean) obra adierazgarrien ikustetik eta iruzkinetik abiatuta posible diren teknika, material, estilo eta zentzumenak azalduz, horien helburua parte-hartzaileei ideia ugari eskaintzea baita. Jarraian, ariketa gidatuak egingo ditugu, teknika honen aukerekin esperimentatzeko. Proiektu kolektibo eta serial bat ere egingo dugu. Azken jardunaldiak obra erabat libre eta pertsonal bat sortzeko aukera eskainiko du.
Maitemindu zaitez aurkitutako materialarekin eta sortu konposizio berriak.
Eskuzko collagea praktikatzeko tailerra, paper moztuekin eta itsasgarriarekin.