Zinema hedatuaren bigarren erakusketa honetan, ikus-entzunezkoen esperientzia espazio zinematografikotik haratago hedatzen da, eta gorputza eta arkitektura lotzen ditu, bai erakusketa-espazioan, bai artelanetan.
Erakusketan ikusi ahal izango diren lanetan askotariko gaiak erakutsiko dira, hala nola botere-harreman garaikideen gorpuztasuna, gizartean dauden arauak, ikuspegi feminista eta giza ondoko sentsibilitatea eta ingurumenaren degradazioari buruzko hausnarketa kritikoa.
Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutzea eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa inolako ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
Datak:
Irailak 23
18:00 ES
19:00 EU
Urriak 6| Bisita solasaldia Florian Wüst erakusketaren komisarioaren eskutik
18:00 ES
Urriak 21
18:00 ES
19:00 EU
Azaroak 4
18:00 ES
19:00 EU
Abenduak 9
18:00 ES
19:00 EU
Informazio gehiago jasotzeko edo beste data eta ordutegi posibleez galdetzeko: hezkuntza@tabakalera.eus
*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta.
Bisita honen bidez arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatuko ditugu, "ZINEX. Arkitektura eta gorputzak" erakusketa oinarri hartuta..