Astronomia eta bere behaketan erabiltzen diren DIY tresnen sorrerarekin lotutako ikaskuntzekin jarraituz, Medialabek kostu txikiko irrati-antenak eraikitzeko tailerra antolatu du, hauek ondoren Nowcast batean erabiltzeko helburuarekin. Nowcast ekitaldi horrek lurraren argazki global eta kolaboratiboa egingo du, bertan behera utzitako hainbat satelite meteorologikotatik hartutako seinaleekin. Lantegian satelite seinaleak jasotzeko antenak eraikitzeko beharrezko oinarriak landuko dira eta seinale horiek deskodetzeko eta irudi bihurtzeko software eta protokoloak aztertuko dira ere. Honez gain, baliteke lantegian eraikitako antena batzuk baliabide gutxiago dituzten munduko beste leku batzuetara bidali ahal izatea, handik argazki kolektiboan parte har dezaten.
Nowcast
Open-Weather diseinu eta ikerketa proiektuaren bultzatzaile diren Sophie Dyer eta Sasha Engelmann artistek, Nowcast bat sortuko dute 2021eko urriaren 31n, COP26 edo Klimaren Mundu Gailurra baino egun batzuk lehenago, satelite bidezko argazkigintzaren zaletuen mundu mailako komunitate batekin elkarlanean.
Nowcast-a gure buruen gainean literalki zintzilik dagoen argazki aparatu erraldoia nabarmentzea helburu duen proiektua da. Proiektuak mundu mailako amateur eta profesional sare batekin lan egingo du, brikolaje zaletuekin, kode irekia eta satelite bidezko argazkigintzan aritzen direnekin batera. Lankidetza honen helburuetako bat baztertutako teknologiei eta hauek berrerabiltzeko potentzialari buruz lan egitea da. Honetarako Dyerrek eta Englemannek medialaben gertatuko denaren lantegi paralelo bat antolatuko dute The Photographers 'Galleryn, oraindik martxan dauden satelite zaharrenetako batzuen irudi meteorologikoak deskargatzen ikasteko.
Lantegi hau Londresko The Photographers Gallery eta Tabakalera KGNZren arteko COP26 elkarlaneko programaren parte da.
Astronomia eta bere behaketan erabiltzen diren DIY tresnen sorrerarekin lotutako ikaskuntzekin jarraituz, Medialabek kostu txikiko irrati-antenak eraikitzeko tailerra antolatu du