Bolumenaren, argiaren, testuraren, materiaren, kolorearen, espazioaren eta ingurunearen ikuspegi espresionista bat da, soinu sintetizatuen bidez sortua.
Agertoki asmatuak batetik, eta soinua eraikuntza-material gisa eta software erako sintetizadoreak tresna gisa erabiliz osatzen diren eskultura abstraktuen bozetoak bestetik.
RRUCCULLAren kontzertu puntual honek, “Esculpiendo Sonido” izenekoak (Soinua zizelkatuz), musikari forma emateko askotariko sormen-aukerak biltzen ditu; agerian uzten du soinuak nola eragin dezakeen emozioetan, baita gure pertzepzioa aldatu ere.
Programa hau Zin Ex. Gorputza eta arkitektura erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da.
*OHARRA: Saio hau ekitaldi bikoitz baten parte da: 18:00etan 1/2 Mensch filma proiektatuko da eta ondoren, 19:00etan, Rrucculla taldearen kontzertua izango da. Bi ekitaldietara sarrera bakarrarekin sartu ahal izango da.
Material bisualekin osatutako kontzertu esperimentala.