KOPRODUKZIOAK- NAZIOARTEKOTZEKO BIDEAK
Zure filmerako nazioarteko koprodukzioa nola bilatu
Izena emateko azken eguna: maiatzak 16
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Tabakalera eta Donostia Zinemaldia-rekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu dituzte luzemetrai proiektuak garapen eta/edo preprodukzio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Proiektu honek, nazioartekotzeko eta Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die ekoizleei.
Zinema arloko film luzeko 6 proiektu (fikzioa, animazioa, dokumentala) aukeratuko dira.
Ekainaren 7an eta 8an eskainiko da aholkularitza Tabakaleran.
TAILERRAREN DESKRIBAPENA
Tutorea: Alba Sotorra
Produktore independentea, EAVEko graduatua, Alba Sotorra SL ekoiztetxearen sortzailea, nazioarteko publiko batentzat film luzeen ekoizpenean espezializatua. Bere filmak genero-begirada baten pean sortuak dira, unean uneko errealitate sozial eta politikoari lotuak. Bere ekoizpen dokumentalen artean honako hauek nabarmentzen dira: EL RETORNO: LA VIDA TRAS DEL ISIS (2021, SXSW, HotDocs, Sheffield), EMMY, Goya, RTS, Focal eta Rose d 'Or sarietarako izendatua, eta Gaudi, Broadcast Digital Awards eta Edinburgh TV Awards sarien irabazlea, besteak beste. Fikzioan, Adrian Silvestreren SICA (2023, Berlinale), MI VACÍO Y YO (2022, Rotterdam, Malaga), Malagako Jaialdian zilarrezko Biznaga eta Guadalajarako Zinemaldiaren Maguey Saria lortu zituen, besteak beste, eta KOBANE (2022, Goa). Gaur egun, LA CANCIÓN DE SIMA ekoizten ari da, Roya Sadat zuzendari afganiarraren bigarren fikzioa, eta María Trenorren ROCK BOTTOM animazio filma. Beste fikzio hauek ere garatzen ari da: QUERER VIVIR UN GRITO (Diana Toucedo), BONGOLAND (Adrián Silvestre), SALE LAS LOBAS (Claudia Estrada zuzendari berria) eta READ MY BREASTS dokumentala (Anja Salomonowitz).
Data eta tokia. Aukeratutako proiektu bakoitzak bi orduko aholkularitza pertsonalizatua jasoko du Tabakaleran. Hurrengo egun hauetakoren baterako hitzartuko da: ekainak 7 eta 8.
Aholkularitza-saioaren helburua. Helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko eta nazioarteko bazkideak eta nazioarteko finantzaketa-iturri berriak bilatzeko orientazioa eskaintzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak...)
Lan-hizkuntza: Gaztelania
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Sinopsi laburra.
- Sinopsi luzea edo 3 eta 6 arteko tratamendua.
- Aurrekontua.
- Finantzaketa-plana.
- Proiektuaren finantzaketa-egoera.
- Talde tekniko eta artistikoaren proposamena.
- Ekoizlearen oharra (zergatik ekoitzi nahi duen pelikula hau, zer film mota egin nahi duen, erreferentzia zinematografikoak, zein herrialderekin koproduzitzea gustatuko litzaiokeen, zein enpresekin, non estreinatu nahiko lukeen eta zer jaialdi-zirkuitu aurreikusten duen)
- Enpresaren eta ekoizlearen CV.
- Kronograma.
- Zuzendariaren oharra (orrialde 1).
- Moodboard bisuala.
- Zuzendariaren biografia eta filmografia.
- Halakorik badago, bideo pitch, bideo mood edo zuzendariaren ikuspegia ulertzen laguntzen duen beste edozein ikus-entzunezko material edo material grafiko.
Parte hartu nahi izanez gero, atxikita jaso duzun formularioa behar bezala bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera bidali maiatzaren 16 baino lehenago Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko posta helbidera: info@europacreativaeuskadi.eu
Informazio gehiago: 943 326837
Nola bilatu nazioarteko koprodukzioa zure filmarentzat. Parte hartu!