Argazki honetan, Jeanne Rolande Donostiako udaletxeko areto nagusian ageri da. Bere jarrerak bi gauza desafiatzen ditu: alde batetik, botere instituzionala ordezkatzen duten egituretan etorkinen komunitateen presentzia legitimatzea bilatzen du. Bestalde, bere gorpuzkera dago, tentea; gorpuzkera horrek doluaren errituala erresistentzia-modu gisa gogorarazten du. Erretratuaren elementuetako bat Panpako luma-sorta da, eskuineko eskuarekin arma bat bezala altxatzen duena. Panpako luma Hego Ameriketako kolonietatik datorren espeziea da, eta gaur egun espezie inbaditzailetzat hartzen da. Bertako espezieak hazteko eta lekualdatzeko duten gaitasunerako mehatxua da. Aldiz, landare horrek lurzoruak deskontaminatzeko duen gaitasun gutxietsiarekin kontrastatzen du. Lurzoruak deskontaminatzea gure usteak deskolonizatzea bezain premiazkoa den une batean, beharrezkoa da, gure gain modu bortitzean boterea eragiten duten mekanismoak berregituratzea.
Erretratu honek, beraz, migratzaileen eskubideen aldeko ekintzaileen eguneroko borrokak mamitzen ditu, eta Europan historikoki zapalduak izan direnen itxaropenerako irudia da.