Stolen Horizon Prabhakar PACHPUTE artista indiarrak erakusketarako egin duen ekoizpen berriko lana da. Artista hamar egunez aritu zen lanean margo akrilikoz, ikatz-ziriz eta grafitoz egindako horma-irudi honetan. Papchutek irudikatzen duen paisaiak kutsu surrealista dauka, onirikoa, eta hondamendi-paisaia bat erakusten du, ia apokaliptikoa. Meatzari familia bateko kide da Papchute, eta behar bada horregatik adierazten du estraktibismoarekiko interesa. Jardun horrek bizi dugun mundua kapitalizatzen du eta suntsitzailea da.
Erakusketaren abiapuntua optika eta balistika garapena diren modu paraleloan dronean bat egin arte, hau da, hil dezakeen begian bat egin arte, hemen aurrean dugu marraztua dronea, jainkoaren pare zerutik guztia ikus dezakeen begia.