Imagen
Imagen
Descripcion

Maite Gurrutxagak Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitatean. Lizentziatu ondoren, ilustrazio ikasketak burutu zituen Escola de la Donan.

2008an hasi zen ilustratzen, eta ordutik, haur, gazte eta helduentzako liburuak ilustratzeko aukera izan du; baita beste euskarri batzuetan bere lanak argitaratzekoa ere, hala nola: kartelak, agendak, prentsa, kartak, app-ak edo muralak.

Urte hauetan bere lanak errekonozimendu desberdinak jaso ditu: Adibidez, 2014ko Euskadi Saria Literatura Obraren Ilustrazioan, Habiak komikiarengatik, edo Lazarillo Album Ilustratu Saria Alaine Agirrerekin batera, Martin lanarengatik. 2023an, eta Mikel Gurrutxagarekin batera, Miguel Calatayud Villa de Aspe saria jaso zuen Lo mucho que tengo albunarekin. Bere lanak aukeratuak izan dira (2014, 2017, 2019 eta 2023an) Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan edota Illustrating Life Beijing jaialdiko (2017 eta 2019an) erakusketetan parte hartzeko.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Ilustratzailea
Tipo
Artistas y Creadores