Imagen
Imagen
Antton Goikoetxea Ayastuy TBK
Descripcion

Antton Goikoetxea Ayastuy, 1990. 2013an Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra egin zuen hurrengo urtean; eta, horren ondorioz, 2021era arte hezitzaile aritu zen Artiumen, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-museoan. Garai horretan hezkuntza eta musika uztartu zituen. Musika proiektuetan lan egin zuen (esaterako, Leun, Lukiek eta Sara Zozaya), hainbat disko grabatu zituen eta Euskal Herri osoan, Espainian eta Europako zenbait herrialdetan barrena egin zuen bira. Urte horietan, halaber, tailerrak gauzatu zituen hainbat arte-esparrutan; esaterako, eskulturan, diseinuan, marrazketan eta musikan. Tailer horietan, Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Udalarekin elkarlanean bultzatutako Magnet-Erakarri proiektuaren baitan emandako musika esperimentaleko tailerrak nabarmendu daitezke. 2019az geroztik, musika modelatzearekin eta 3D diseinuarekin uztartzen du; eta honako musika-talde hauentzat egiten du lan, besteak beste: Belako, Huntza, Eusko Princess, Irenen3s, Asfáltica, Otoi edo Cecilia Payne. Eta zenbait ikus-entzunezkoen ekoiztetxerekin (esaterako, Arrigurirekin) eta zenbait elkarterekin (besteak beste, Dabadaba aretoarekin) ari da elkarlanean. Denbora horretan, gainera, Zuhar Iruretagoiena, Raquel Asensi eta Maria Muriedas artisten proiektuetan lan egin du. Gaur egun, bere obra pertsonala garatzen ari da, eta lan horren ondorioz, azken proiektu artistikoetan, modelaketaren eta 3D inprimatzearen bidez egindako eskultura digitalaren eta tradizionalaren arteko harremana du ardatz.

Contenido relacionado
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores