2024ko Immaterial festibalak WIP*. Proiektu irekiak aurkezten du, Tabakalerak aurten Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea (AZTG) ardatzaren barruan lagundu dituen proiektu artistikoak ezagutzeko gunea. Euren proiektuak aurkezten dituzten artistek Tabakaleraren ekoizpenerako laguntza edo egonaldietarako deialdietatik datoz. Ikusgarritasuna eman asmoz hiriko beste proiektu batzuk ezagutzeko aukera izango dugu baita ere.
Immaterial 2024 festibalaren testuingurua egokiena da garapen-fasean dauden, ekoizpen-fasean dauden edo amaituta dauden eta Tabakalerako hainbat arloren laguntza izan duten edo duten prozesu artistikoak ezagutzeko, hala nola, Artisten Gunea edo Medialab. Izaera eta jatorri desberdinekoak izan arren, proiektu guztiek jorratzen dute praktika artistikoa teknologia, digitala eta birtuala gurutzatzen diren toki batetik, eta elkargune horri eman nahi zaio balioa erakusketa honetan.
* WIP: Work-in-progress, prozesu-fasean dauden lanak.
Tabakalerak aurten Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea (AZTG) ardatzaren barruan lagundu dituen proiektu artistikoak ezagutzeko gunea.