Imagen
Imagen
Descripcion

Amaia Vicente artista eta ikertzailea da. Gaur egun, Doktoregoa egiten ari da Arte Ederren fakultatean, Arte eta Teknologia sailean. 2016an Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko Nazioarteko Masterra egin zuen, UPV-EHUren bidez eta Erasmus + Ikerketarako beka batekin, “Interface Culture” masterrean, Kunst Univertsität Linz-en, Austrian. Horretaz gain, 2010ean Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen. 

2023an hainbat erakusketa egin ditu, hala nola Fire Station Creative-n, Eskozian, Erresuma Batuan; Berlingo Kiezkapelle-n; eta MEM jaialdian, Bilboko Guggenheimean 2022an ere, adibidez, Londresko Filet-en (Erresuma Batua) izan zuen erakusketa, baita Bilboko Espacio Manzana-n ere. 2021ean ADIIF JAIALDIAN; Cannesko zinemaldian (Frantzia); FemTourTrack-en, bideo-ekoizpen feministen nazioarteko jaialdian (Stockholm, Suedia); edota BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren XXIII. edizioan (Bilborock aretoa, 2022). 2020an, bestalde, erakusketa egin zuen VALA kolektibo gisa Ur Deposituaren Aretoan (Montehermoso, Vitoria-Gasteiz). 2019an MEMen egon zen, Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdian (Bilbo). 2018an erakusketa egin zuen WRO Art Center-en, AIR WROk komisariatua, Wroclaw-en (Polonia), baita “SHE DEVIL X. RESISTERS” jaialdian ere (Studio Stefania Miscetti, Erroma). 2017an erakusketak egin zituen AFOn, Architekturforum Oberösterreich-en (Linz, Austria); eta Fabra i Coats-en, Bartzelonako Centre d’Art Contemporani-n; eta 2016an honako hauetan erakutsi zituen bere obrak: “Radical Atoms and the alchemists of our time”, Ars Electronica Festival jaialdian (Linz, Austria); Augsburgoko (Alemania) LAB30 Festival jaialdian; eta Kunsthausek komisariatutako “Bilbao-Bregenz: 10 Jahre Künstleraustausch” erakustaldian (Bregenz, Austria).

Hainbat egoitza beka lortu izan ditu, hala nola Villa Guarini, Salenton (Puglia, Italia, 2019); AIR WROn, Etxepare Euskal Institutuarekin, Polonian; “Piazzetta Durante. VitrinaX”-en (Napoles, Italia, 2018);  edo Txema Aguirianok eta Enrique Tomásek komisariatutako LinzIMPORT proiektua (Linz, Austria, 2017); eta AFO – Architekturforum Oberösterreich-en (Linz, Austria). Mintzaldi eta lantegi ugari ere egin ditu: 2022an “Inmaterial: The Wrong Biennale”, Tabakaleran, Donostian; 2021ean, Bilbaoarte Fundazioko BAGIn edo “Inmersiones” Vitoria-Gasteizko Zas Espazioa Kulturren; 2018an “Soundscape Of Wroclaw” lantegia egin zuen Strefa Kultury Wroclaw-ko Barbara aretoan (Wroclaw, Polonia); eta 2017an Technarten izan zen (Bilbo). 

 

Lista de creaciones
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta ikertzailea
Tipo
Artistas y Creadores