Imagen
Imagen
Descripcion

Guillermo G. Peydró zinegilea, bideo-artista eta zine-programatzailea da. Mexiko DFko Arte Modernoaren Museoaren aholkularia izan da, eta Punto de Vista (Iruñea) eta Greenpoint Film Festival (Brooklyn, NY) zinemaldietako programazio-kidea. Errealizadore titulua eskuratu zuen, Film Studies-en (Brookes University) espezialitate bat eginez osatuz hori, eta Artearen Historiako doktoregora iritsi zen XX. mendearen hasieratik aurrera zinearen eta ikusizko arteen artean izandako solas kritikoaren formei buruzko tesi baten bidez. 2014an New York University-ren (NYC) ACLA biltzarrean eta Bard College-n (Bard, NY) bere lan teoriko eta praktikoaren konklusioak aurkeztera gonbidatu zuten.

Egin duen ikus-entzunezko lana entsegu-zinetik planteatzen dituen galderetatik abiatzen da (sustraiak Michel de Montaignerengan dituela), dauzkan mugak esploratu eta museo esparruan horiek gainditzearren; lan hori hamasei herrialdetako museo, jaialdi, unibertsitate eta galerietan proiektatu da, proiekzio zinematografikoaren formatuan edo pantaila tradizionalean gainezka egiten duen instalazio eran.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinegilea, bideo-artista eta zine-programatzailea
Tipo
Artistas y Creadores