Atlas saio berezi honetan Lasarteko Antza bisitatuko dugu inprenten munduan murgildu ahal izateko. Irteera formatua duen ekintza honetan offset inpresio sistema ezagutuko dugu: bi eta lau gorputzeko makinak, plantxak, tolesteko eta grapatzeko kate-lana eta gillotina. Aldi berean, inprenta digitala ere ikusiko dugu, baita bien arteko aldeak ezagutuko ere.
Paper eta autoedizio mundua maite baduzu, ezin duzu aukera paregabe hau galdu. Inprenta baten tripak ezagutuko ditugu! Zatoz!
Garrantzitsua:
-Bisita euskara hutsean izango da.
-Elkartzeko hitzordua 17:30ean izango da Tabakalerako informazio-puntuan. Ondoren, parte-hartzaile guztiek batera autobusa hartuko dute (doan) Tabakalera kanpoan, inprentara joateko. Bisita amaitzean toki berean utziko ditu autobusak parte-hartzaileak.
Inprenta baten tripak ikusi nahi al dituzu? Zein sistema erabiltzen dituzten ezagutu? Zatoz ba gurekin Antza inprenta ezagutzera, helduek ere txangoak egin nahi ditugu-eta!