Descripción

Mundu mailan jasandako pandemian, errealitateak deformazio sakonak jasan izan ditu. Gorputz fisikoa barnealdeetan egotera beharturik zegoen bitartean, gogamena abiadura ikaragarrian mugitzen zen, aurrekaririk gabeko difrakzio sentsazio bat sortuz, non ni-a bere kokapenetik erabat askatzen den. Albisteen eta (des)informazioaren etengabeko fluxuak desorientazio egoera batean harrapatu gintuen, eta, ezinbestean, errealitate koherente baten zatien bilaketa amaiezin batera eraman gintuen. LAGU (Local Ambience Generative Unit) amaierarik gabeko audio sorkuntza sistema bat da eta leku baten sentsazioa simulatuz, ikusleari geldiune bat egin eta berriro mundu fisikoarekin sinkronizatzeko aukera ematen dion barne esperientzia bat sortzen du. Gizakiaren esku-hartzerik gabe etengabe funtzionatzeko diseinatua dago, aurretik ezarritako arauei jarraituz eta baldintza meteorologikoek denbora errealean modulatzen dutelarik. Izaera generatibo horri esker, sistemak bere burua aurreikusi ezin daiteken modu batean garatu ahal izango du, exekuzio bakoitzean patroi eta testura konplexuak sortzeko elkarren artean gainjartzen diren audio-geruza soilekin. Aldi berean, aldaketa meteorologikoen erritmo geldoak espazioaren eta denboraren esperientzia kontrolatu eta lineala bermatzen ditu.

Autores
Temática
Tipo de Obra
Año
2021
Material
Musika generatibo instalazioa
Imagenes
Imagen
Pertenece al proyecto
Imagen Listado
Imagen
Tipo de proyecto