1979an bi urtez lantegia kudeatzen jardun ostean, Bartzelonan etxe-tresnak egiten zituen Numax fabrikako langileek enpresa utzi eta langabezira igarotea erabaki zuten. 34 urte geroago, Fagor euskal kooperatibak ateak itzi zituen langileak kalean utziz. Waterlooko guduaren re-enactment bat egiten duenaren moduan Fagorreko langileek Numaxekoen historia berregin dute.
Irabazi edo galdutako borroka baten berrikuspen karismaz beteriko batetik aldenduta, Numax-Fagor-plus diskurtsoaren kolektibizazioa da, borroka baten prestaketa, sekula amaitu ez zen borroka batena. Diskurtsoa guztiona da oraindik eta hala ere, erreibindikazoaren hitzak gure eginaz ohartzen gara ezin ditugula gogoratu. Hitza da gutaz gogoratzen dena.
KREDITUAK ETA EGILEAREN ESKERTZA:
Numax-Fagor-plus Roger Bernat-ek sortutako pieza da, Núria Martínez-Vernis performerrak gauzatzen duena. Ikusgarriak Joaquim Jordàk 1980an zuzendu zuen Numax pelikula du oinarri eta Numax-eko eta Fagor-etxetresnak lantegietako langile ohien laguntzarekin egina da. Era berean, proiektua ez zen aurrera atera izango Fagorreko bazkideen plataforma, Ahots Kooperatibista eta Mondraberri elkarteen laguntzarik gabe. Dramaturgia Roberto Fratinik egin zuen eta ikerketa historikoa Pablo González Morandik. Bideo edizioa Ramiro Ledo Cordeirok. Bisualizazio gailuaren programazioa Matteo Sisti eta soinu edizioa Cristóbal Saavedra Vialek. Zuzendaritza teknikoa Txalo Tolozak eta proiektuaren koordinazio orokorra Helena Febrés Fraylich egin zuten. Ricard Terés izan zen ekoizpen laguntzailea. Jordi Colomer eta Carolina Olivares eskertu nahi nituzke proiektuaren hasieran izan zuten konfidantzagatik eta Noe Laviana bere harreman sare onagatik.
Ekoizpena: Elèctrica Produccions KunstenFestivalDesArts (Bruxelles)-ekin eta Grec 2014 Festival de Barcelona. Piezaren aurreko bertsioa FRAC Basse Normandie (Caen) eta Temporada Alta (Girona)-ren arteko elkarlana izan zen.
Irabazi edo galdutako borroka baten berrikuspen karismaz beteriko batetik aldenduta, Numax-Fagor-plus diskurtsoaren kolektibizazioa da, borroka baten prestaketa, sekula amaitu ez zen borroka batena.