Aspertuta al zaude filmetako emakumezko pertsonaiek egiten dituzten oihuez? Edo bazterrak nahasten dabiltzala betia? Ez dituzu gustuko? Edo ez dakizu zer den emakumezko pertsonaia izatea? Zalantzak utzi eta zatoz Oh, ez! Zu berriz ere! Pertsonaien sorkuntza lantegira.
Alba Feitok lantegi teoriko-praktikoa proposatzen digu, eta modu kritikoan mainstream zinema fantastikoko eta beldurrezko zinemako emakumezko pertsonaia interesgarrienak emango dizkigu ezagutzera. Lehen pelikuletako emakume-roletatik gaur egungo paperetara arte; gorputzaren erotizazioa, biktimizazioa, ahulezia dira, azken finean, pertsonaia horien ezaugarri nabarmenenak. Eta zergatik erabili marrazketa tresna moduan? Lanabes oso baliagarria da alegiazko pertsonaiak sortzeko (ez da beharrezkoa marrazketako maisua izatea!). Irudikapen horiek aztertzen hasiko gara, sinbolikoa den hori. Norberak bere emakumezko pertsonaiak sortuko ditu, guztion artean sortzen zaizkigun aukerekin jolasean.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Asteak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko autoedizioaren txokoarekin eta FNACekin lankidetzan antolatutako 2017ko Fanzineen Gerraren baitan kokatzen da jarduera hau.
Alba Feitok lantegi teoriko-praktikoa proposatzen digu, eta modu kritikoan mainstream zinema fantastikoko eta beldurrezko zinemako emakumezko pertsonaia interesgarrienak emango dizkigu ezagutzera.