Operai, contadini. Danièle Huillet, Jean-Marie Straub, Italia, Frantzia, 2001, 123’
Italian, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, hainbat gizon eta emakume, adin eta jatorri sozial askotakoak, elkartu egin dira Modenaren eta Bolognaren arteko herri suntsitu batean, eta erabaki dute toki huts hori komunitate bihurtzea, indarkeriatik eta miseriatik babesteko: «gauza ona», horrelaxe deitzen dio buruzagiak. Komunitate horretako kideek hitz egiten dute, linea elektrikoaren instalazioaz, erramu bila egindako ibilaldiaz, ricotta egiteko moduaz. Hitz egiten dute, baso bateko argigunean egin ere, natura bera etengabe agertzen den leku batean, bere intsektu hotsarekin, bere zuhaitzekin, hostoen gaineko bere argi efektuekin. Danièle Huilleten eta Jean-Marie Strauben filma Elio Vittoriniren Messinako emakumeak nobelaren pasarte batzuen moldaketa da, komunitatearen une batzuen «konstelazio» bat, zinemagileen hitzetan, hala izendatzen baitituzte idazlearen elkarrizketak. Hasiera berri bat da, utopikotzat jo daitekeena; are gehiago, hasiera horrek, bere patuaren mehatxua ezagutu arren, ez du amore ematen errealitatearen aurrean.
Italian, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, hainbat gizon eta emakume, adin eta jatorri sozial askotakoak, elkartu egin dira Modenaren eta Bolognaren artean.
Reserva: ZIKLOA UNA ISLA NO TAN DESIERTA_sesion_2
FechaInicio: 2024-04-10
FechaFin: 2024-04-10
FechaAlta: 2024-02-20
Seccion: ZINEMA
Proyecto: EQZE - jaialdia
FECHAS:
idReserva: C259FD4B-5604-48F9-9D9D-6A43215C60A2
Fecha: 2024-04-10
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 21:00
TituloEventoEU: ZIKLOA UNA ISLA NO TAN DESIERTA
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea