Ordet, Carl Theodor Dreyer, Dinamarca, 1955, 125’ DCP 4K, JB DK, Azp EN-ES
DCP 4K bermasterizazioa. Mundu mailako berrestreinaldia 2019ko Berlineko jaialdian, Berlinale Classics sailean.
ORDET izan zen Carl Theodor Dreyer zuzendari daniarra ezagun egin zuen pelikula, Veneziako zine-jaialdian Urrezko Lehoia irabazi zuen 1955 urtean. Kaj Munk-en antzezlan baten egokitzapena da, gizakiaren duintasunaren, baloreak eta ideiak, eta maitasunaren inguruko kezka azaltzen dira bertan fede erlijiosoa oinarri gisa hartuta.
1930 urtean landa giroko familia baten drama azaltzen du filmak eta zinearen historian erlijioari buruz eginiko lan nagusitzat hartua izan da: Morten Borgen baserritarrak hiru seme dauzka. Ertainak, Johannesek, teologia ikaslea izan zenak Jesukristorekin identifikatzen du bere burua. Komunitateko gainontzeko kideek erotzat daukate. Johannesek, bere ilobaren fede sutsuak lagunduta, bere koinata (eta haurraren ama), hirugarren haurraren erditzean hil zena, berpiztea lortuko du. Mirari hori egitean bi familia elkartzea ahalbidetuko du eta bere ilobaren aita agnostikoa federa ekartzea. Mundu mailako berrestreinaldia 2019ko Berlineko jaialdian, Berlinale Classics sailean.
Danish Film Institutek eginiko zaharberritze digital berriak 20087an Palladium ekoiztetxeak eginikoa du oinarrian. 2K negatibo originalaren eskaneatua, zaharberritze digitalaren teknikei esker lehen digitalizazioaren transferentziak izan zituen kalteak konpontzea lortu dute eta 4K bermasterizazioa egiteko aukera izan dute.
ORDET fue la película que lanzó a la fama al director danés Carl Theodor Dreyer y con la que obtuvo el León de Oro en el Festival de Venecia (1955).