Imagen
Imagen
Descripcion

 

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte-k osatzen dute Oreka TX txalaparta bikotea.

Garai bateko ohol bakarreko ttakunetik habiatuta, soinu eta material berrien bila aritu dira eta dabiltza urte luzez; 4 makilen jolas humila, munduko txoko askotara eramateko gai izan den taldea; OREKA ezinbesteko elementua da bikotearen lana eta moldeak ulertzeko: tradizio eta garaikidetasunaren arteko oreka; indarra eta samurtasunaren artekoa; norbanakoa eta besteekiko harremana lantzeko modua; ... Orekaz, beti.

Oreka Tx-ek hainbat artisten diska grabaketan parte hartu eta zuzeneko elkarlanak egin dituzte. Phil Cunningan, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, Rai National Synphony Orchestra, Hakon Kornstad bezalako izen handiekin kolaboratu dute Musika ezberdinekin fusionatzeaz gain, diziplina ezberdinak uztartuz aritu dira urte guzti hauetan; Dantza, zein zirko, ikus-entzunezko, herri kirol eta pizgarri den edozein disziplina sortzailek erakarri du bikotea.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte-k osatzen dute Oreka TX txalaparta bikotea.
Tipo
Artistas y Creadores