Harrikaria musikari ezberdinak biltzen dituen ekimena da. Bertan tradiziotik eratorritako instrumentuen gainean egindako eraldaketek hartuko dute eszenatokia. Litofonoak eta txalapartak, soinuak eta erritmoak, materiale soilak eta gizakiaren harrikadak sorturiko aparatuak eta ezusteko erabilpenak. Jad Atouik Komunikazio Inkomunikazio erakusketan parte den Tarek Atouiren The reverse sessions: Litophone, 2014 piezarekin jolastuko du eta Oreka TX-eko kideek txalapartaren inguruan Tabakalerako Medialaben aurrera eraman duten ikerketaren ondorioz sorturiko soinuak aurkeztuko dizkigute.
Harriak, oinarrizko materiale gisa, zer eskeini ahal dio pentsamenduari? Zentzua eta soinuaren arteko tartea entzungarri egin nahi du kontzertu honek. Harria materiale bizi bezala aurkezten digu. Harria harrikada gisa, alegia. Harrikada, espezie eta elementu ez-organiko guztiak gurutzatzen direneko continuum bat izan bait daiteke, tentuz erabiltzen bada. Lehenik eta behin neurria hartu behar zaio harrikadari. Neurriak erritmoa esan nahi du, baietza eta ezetza, argia eta iluna, 0-ak eta 1-ak esaterako. Baina erritmoan oinarrituriko ekimen orok norabide ezberdinetara darama gizakia: batetik denboraren ordenazio logiko batetara eta bestetik ordenazio logiko honen azpitik aurkitu dezakegun infinitua den denbora horrekin mozkortzera.
Emanaldiak:
18:30 Lehen saioa
20:00 Bigarren saioa
Harrikaria musikari ezberdinak biltzen dituen ekimena da. Bertan tradiziotik eratorritako instrumentuen gainean egindako eraldaketek hartuko dute eszenatokia.