Oren Ambarchi hainbat musikatresna jotzen dituen australiarra da, eta bere praktika gitarraren esplorazioan datza. Solista emankorra eta kolaboratzaile bikaina da, eta artista askorekin emanaldiak eta grabazioak egin ditu azken hiru hamarkadetan, besteak beste: Fennesz, Charlemagne Palestine, Sunn 0)), crys cole, Thomas Brinkmann, Keiji Haino, Alvin Lucier, John Zorn, Annea Lockwood, Alvin Curran, Loren Connors, Manuel Gottsching/Ash Ra, Merzbow, Jim O'Rourke, Keith Rowe, David Rosenboom, Akio Suzuki, Phill Niblock, John Tilbury, Richard Pinhas, Evan Parker eta Fire! Grabazio ugari argitaratu ditu urteetan zehar zenbait zigilurentzat, hala nola Touch, Editions Mego, Drag City, PAN, Kranky, Staubgold eta Tzadik. 2009tik, Black Truffle zigilu diskografikoaren zuzendaria da.
Bere azken albuma Shebang da, Drag City zigilu estatubatuarrak argitaratua.