Imagen
Imagen
Descripcion

O.R.G.I.A hainbat buruko munstroa da (Beatriz Higón, Carmen Muriana eta Tatiana Sentamans). Proiektu horren barnean, bertako kideek ikerketa- eta sorkuntza-lana egiten dute generoaren, sexuaren eta sexualitatearen inguruan, posizionamendu feminista eta queer batetik. Identitate gorabeheratsu, ezegonkor eta endekatua da, diziplina metodologiko desberdinetatik igarotzen dena bere desirari jarraituz eta bere interes artistiko eta politikoek bultzatuta. Proiektu honen produkzioa gainjarri eta nahasi egiten da egileen prestakuntza artistikoarekin eta beren bizitzako eta ikerketako esperientziarekin. Askotariko ikuspegi elastiko eta porotsuak, imajinario bakar batean uztartzen direnak, non sorkuntza plastikoa tresna kritiko baliotsua baita.

O.R.G.I.A espazio heterotopiko bat da; bertara sartutakoan, legeak, denborak eta plazerrak bertan osatzen den izaki amorfoak berak ezartzen ditu. Egiletza eta subjektibotasuna desegin egiten dira ikerketarako, eztabaidarako eta materializaziorako aldi “likatsuetan”. Talde honen jarduera berezi eta hanpatua askotarikoa izan da: erakusketa nazional, nazioarteko, instituzional eta periferikoetan hartu dute parte, baita tailerretan, mintegietan, hitzaldietan, praktika kulturaletan eta proiektuetan ere.

Azken bost urteetan egindako erakusketen artean, aipatzekoak dira gure kabuz eginiko En los bajos de la pirámide invertida lana (Puertas de Castilla) eta beste zenbait erakusketa kolektibo: Nuestro deseo es una Revolución. Imágenes de la diversidad sexual en el Estado español 1977-2017 (CentroCentro Cibeles), Alén dos Xéneros (MARCO), Poéticas y prácticas ecofeministas…o cómo salirse del guión (Centro Cultural de España en México), edo Genealogías del feminismo en el arte español 1960-2010 (MUSAC).

Gaur egun, beste serie ireki batzuk garatzeaz gain –hala nola Follarse la Ciudad, non espazio publikoaren sexualizazioa lantzen baita–, ikuspegi kritikotik berrikusten dugu historia, jakinduriaren gailu gisa, eta hortik abiatuta arautzen dira identitateak gure proiektu berrienean: MNH (Museo Natural de Historia).

Info +: orgiaprojects.org
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista-kolektiboa
Tipo
Artistas y Creadores