Proiektu honi buruz hitz egitea da gure genealogia politiko eta artistikoen performancearen hizkuntzarekin hitz egitea, gure lan-prozesuaz beraz hitz egitea, 30 minutu baino gutxiagoko esperientzia partekatu batean.
Bidaia prozesual eta ikertzaile bat egin dugu, eta bertan, objektuaren, espazioaren eta hizkuntzaren plastikarekin jolastu dugu, baita gure gorputzen posizioaren eta mugimenduaren plastikarekin eta denboraren, soinuaren eta isiluneen plastikarekin ere. Bada, bidaia hori baliagarri izan zaigu son bat eraikitzeko, gure historiaren 40 urteko memorial bat (1977-2017). Hori gauzatzeko, berriro lotu behar izan dugu, oraingoan inoiz baino kontzienteago, hainbat pertsonarekin lotzen gaituen zilbor-hestea; izan ere, pertsona horien bizitzei eta heriotzei esker –denak garrantzitsuak–, hemen eta orain esan dezakegu:
“Kalea gara/borroka gara, (Somos calle/somos lucha,)
historia gara, (somos historia,)
gu gara (somos nosotras.)”
O.R.G.I.A. kolektiboaren performancea Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... erakusketarekin lotutako ekintza programaren testuinguruan.