Örökbefogadás (Adoption), Márta Mészáros, Hungaria, 1975, 87’ DCP 4K, JB HU, Azp. EN-ES
DCP 4K bermasterizazioa. Mundu mailako berrestreinaldia 2019ko Berlineko jaialdian, Berlinale Classics sailean.
Katak, 43 urteko emakume alargunak, amodio-istorio bat bizi du ezkonduta dagoen lankide batekin. Berak umeak izan nahi dituen arren, mutilak dagoeneko bi baditu eta ez du gehiago nahi.
Orduan, Katak, Anna izena duen 17 urteko nerabe bat ezagutuko du. Anna erreformatorio batean bizi da eta Katak bera eta bere mutil-laguna etxean hartuko ditu. Örökbefogadás-en bakarrik sentitzen den emakume baten eta bere “alabaren” arteko adiskidetasunari buruzko istorioa azalduko du Márta Mészáros-ek.
Örökbefogadás izan zen Berlinen lehiatu zen lehen film hungariarra. 1975 urtean urrezko hartza irabazi zuen eta Marta Meszaros sari hau irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Mundu mailako berrestreinaldia 2019ko Berlineko jaialdian izan zen, Berlinale Classics sailean.
Örökbefogadás izan zen Berlinen lehiatu zen lehen film hungariarra. 1975 urtean urrezko hartza irabazi zuen eta Marta Meszaros sari hau irabazi zuen lehen emakumea izan zen.