pantea soinu-artista eta diziplina anitzekin lan egiten duen sortzaile iraniarra da. Ekologiari lotutako narratibekin, giza mailatik haragokoekin egiten du lan. Ingurumenaren, landareen eta hezeguneen zale amorratua da. Gizartearekin konprometitua, guztiona den horretatik eta espazio kolektibotik garatzen du bere jarduna, beste batzuekin eta eginez pentsatzetik ikertuta entzuteak, soinuak eskaintzen dituen aukerak. Hainbat proiektu kolektiboren parte da pantea: Khamoosh-en –Irango soinu-ondarea zaindu eta artxibatzera bideratua–, Soundcamp-en –zuzeneko emanaldiak eta entzunaldiak eta Acoustics Commons sarekoak– eta Radio Web MACBAko lantaldean. Nazioartean egin ditu emanaldiak eta erakusketak, besteak beste Erresuma Batuan, Herbehereetan, Alemanian, Belgikan, Kroazian, Turkian, Iranen eta Indian.
Argazkia: Pieter Kers. Courtesy of Sonic Acts