pantearen soinu-instalazioa, Scala proiektuaren baitan.
Simorgh pantea artista iraniarraren soinu-pieza da, Scalarako propio sortua -Tabakalerako eskaileren espazio hau soinu-artearen programa bertan hartzeko pentsatuta dago-. pantearen obran funtsezkoak dira gai hauek: keinu kolektiboaren indarra, subjektibotasun gizatiarrak eta gizatiarrak ez direnak, eta lurraldearekin eta lurraldetik egindako lana. Hainbat baliabide erabiltzen ditu –jardun artistikoaren hurbileko beste praktika batzuk barne, esaterako idazketa espekulatiboa eta artxibo kolektiboa– gure ingurunearekin hartu-emanean egoteko beste modu batzuk jorratzeko, sentsibilitate ekologiko batetik eta ingurumenaren aldeko militantziatik. Eta, horretarako, entzute aktiboa erdigunean jartzen du, interdependentziatik arreta eskaintzeko eta pentsatzeko aukera ematen dion estrategia gisa1.
Simorghen, Donostiaren eta Tabakaleraren testuinguruari erreparatzera gonbidatzen gaitu panteak, gizakiari ez dagokion akzio batetik abiatuta eta Simurg (/sɪˈmɜːrɡ/; pertsiera ), ezezagunaren jakintza dakarren txori mitologikoa inspirazio iturri hartuta. Entzute eta erantzun prozesu sentikor bat hasiko dugu imitazioaren bidez. Imitazioak mutazio eta aldaketa keinu bat dauka bere baitan eta, bere bitartez, transformaziorako ahalmena, presente egoteko beste modu batzuk iradokitzen ditu. Hemen entzuten duguna 30 txori espezie arteko kantuen katalogoa da. Hileko egun bakoitzeko kantu bat entzuten da, kartograa espekulatibo batean: Tabakalerako eta inguruko zementu eta adreiluzko masa handian habiratzen, elkarbizitzen edo, besterik gabe, gurutzatzen diren hegaztien benetako eta irudimenezko soinuak nahastu, trukatu eta sortzen diren kartograa. Hegazti hauek hemen izan dira, aldi baterako edo beti, iraganean, orain edo gure irudimenean, baterako subjektibotasunaren espazioa erdi irekita uzten. Txori erreal, desagertu edo irudikatu hauek migrazioan eta muga lausoetan pentsatzera gonbidatzen gaituzte, baina baita desplazamendu eta uxu behartuetan, lurraldeen inguruko gatazketan eta larrialdi klimatikoan ere. Denbora errealean orainarekin konektatzen gaituen streamarekin, eta keinu ñimiño, poetiko eta erremediatzaile batekin, haiekin batera pentsatzen jarduteko, habiak sortzeko etxeko errezeten bitartez; hauek ere Scalako igarobidea hartzen dute sotiltasunez.
1 Anna Tsing eta Elaine Gan-ekin, eta beste pentsalari garaikide batzuekin.
KOLABORATZAILEAK:
Oihana Orkolaga, Mateo Regla, Uxua Arana, Cristina Enea Fundazioa, Parsa Jamshidi.
SOINU-EKARPENAK ETA ARTXIBOKO IKERLANARENAK:
· xeno-canto
· The Eurasian African Bird Migration Atlas
· Donostiako hegazti habiagileen atlasa
· Enarak, Arandazi
· SEO/BirdLife, Ornitologiako Espainiako Elkartea
· Zuzeneko streamak, Locustream Soundmap, Locus Sonus Locus Vitae ikertaldea – ESAAIX (Ecole Supérieure d’Art d’Aix)
Komisarioa: Anna Ramos