Paris 1900, Nicole Védrès, Frantzia, 1947, 74' DCP 2K, JB FR, Azp ES
DCP 2K bermasterizazioa. 1947ko Cannes-eko zine jaialdiaren sail ofizialean estreinaldia eta 2017an Il Cinema Ritrovato
Muntaia historiko pelikularen adibide klasikoa, París 1900, hiri handi baten dokumentu bisuala da eta aldi berean, denboraren igarotzearen entsegu bat. Nicole Vedrès idazle eta zinegileak garaiko dokumentuak eta zazpiehun pelikula zati baino gehiago erabili zituen 1900 eta 1914 urteen artean Parisko bizitza islatzeko. Erakusketa unibertsaletik goi-mailako gizarte frantsesaren figura handietara, bere irudiak munduko ospakizun bilakatzen dira baita mundua XX. mende hasieran jendeztatu zuten pertsonen ospakizun.
André Bazin eta Chris Markerrek miretsia, Belle Époque-eko parisen bizitza politiko, sozial eta artistikoaren kronika honek Alain Resnais eta orain dela gutxi hildako Yannick Bellonen kolaborazioa izan zuen. Datorren urrian Tabakaleran Euskadiko Filmategian egingo dio atzerabegirakoa Yannick Belloni hain zuzen ere. Paris 1900-ek Cannes Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen eta Louis Delluc eta Georges Méliès sariak jaso zituen. Pelikularen bertsio hau Les Films du Pnathéon-ek zaharberritua eta 2K-n dijitalizatua izan da CNC-ren laguntzarekin (Centre national du cinéma et de l’image animée).
París 1900, hiri handi baten dokumentu bisuala da eta aldi berean, denboraren igarotzearen entsegu bat.